Enpresak

Elon Muskek ez du erosiko Twitter

Argudiatu du hainbatetan eskatu diola kontu faltsuen inguruko informazioa eta ez duela jaso. Twitterrek salatu egingo du.

Elon Musk, 2020an, Berlinen. BRITTA PEDERSEN, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko uztailaren 9a
07:34
Entzun

Elon Musk Teslaren sortzaile eta kontseilari ordezkariak Twitterri jakinarazi dio bertan behera utzi duela sare sozial hori erosteko bi aldeek sinatu zuten kontratua. Muskek argudiatu du Twitter ez dela betetzen ari hor jasotako baldintzak. Publiko egin duen gutun batean dio hainbat alditan eskatu diola Twitterri kontu faltsuen inguruko informazioa eta horiek zenbatu eta bertan behera uzteko moduaz.

Twitterrek erantzun dio jada, eta esan du salatu egingo duela erosketa kontratu hori bertan behera utzi izana. 42.156 milioi eurotan adostu zuen Twitterren erosketa bi aldeek kontratu horretan, baina kontu faltsuak %5 baino gutxiago direlakoan. 2019an 330 milioi erabiltzaile zituen Twitterren, eta aurten urte hasieran adierazi zutenez, 229 milioi erabiltzailerekin dirua irabazteko aukera eman dezake.

Muskek asteak zeramatzan kontu faltsuen inguruko Twitterren politika auzitan jartzen, eta horrek sare soziala kudeatzen duen izen bereko enpresaren akzioak erorarazi egin ditu. Bart gaueko iragarpenaren ostean, CNN telebista katearen arabera, %6 erori dira akzioak, burtsa itxi baino lehen. Twitterren salaketa Delawareko Kantzilertza Auzitegiak aztertuko du. Erosketa kontratuan jasota dagoenez, bi aldeetako batek kontratua bertan behera utziz gero, 987 milioi euro ordaindu beharko dizkio besteari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.