Lan istripua

Langile bat hil da Berlysen Sarrigurengo okindegi industrialean lanean zela

jarraia219177.jpg
2022ko urriaren 7a
11:55
Entzun

LAB sindikatuaren arabera, aurten 61 langile hil dira lanean zebiltzala, horietako hamazazpi Nafarroan. Azkena atzo arratsaldean, 18:00etan, gertatu zen Sarrigurengo Berlys okindegian (Iruñea).

Sindikatuak bildutako informazioaren arabera, Monbake taldearen Berlys enpresarentzat egiten zuen lan Sarrigurengo okindegi industrialeko hozkailuetan. Lantokia handia da, eta bera zegoen tokian bakarrik zegoen eta lankideek hilik topatu zuten 18:00etan haren gorpua., ostegunean.

LABen arabera, garai honetan Berlysen buru-belarri dabiltza lanean Eguberrietako kanpainari begira. Sindikatuak ohartarazi du «lan erritmo azkarrean eta lan karga handiarekin» lan egin behar dutela eta horrek lan osasunaren gaineko arriskua handitzen duela.

Tenperatura muturreko egoeratan lan egiten langileek baldintza batzuk bete behar izaten dute, eta patronalarena da lan osasuneko arauen ardura. Horregatik, gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiago jakin zain, sindikatuak enpresari eta patronalari «langileen osasuna bermatzeko beharrezko baliabide guztiak» jartzeko eskatu die.

LABek azpimarratu du azken urteetan salatzen ari dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Gizarte Segurantzako lan ikuskaritzak ez dituelako enpresak lan osasuneko eginkizunak betetzera behartzen. «Patronala lasai dabil arauak bete gabe, eta batzuen utzikeriaren eta bertze batzuen zitalkeriaren ondorio da langileek beren biziarekin ordaintzen dutela hau guztia».

Heriotzaren berri izanik, familiari bere elkartasun osoa eta doluminak helarazi nahi izan die LABek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.