Altuna III 22-16 Peña II

Ligaxkako lehen garaipena lortu du Altuna III.ak

Azken tantoetan nagusitu zaio Peña II.ari. Tolosarrak izan duen zaintiratu batek baldintzatu du neurketa.

Altuna III.a Gasteizen, gaur, Peña II.a atzean duela. RAUL BOGAJO / FOKU
2022ko urriaren 16a
20:52
Entzun

Poltsikoan du lehen puntua Jokin Altunak. Gaur jokatu da, Gasteizen, lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken neurketa, eta amezketarrak Jon Ander Peña izan du parean. Neurketa gogorra jokatu dute, baina azken tantoetan nagusitu egin da Altuna (22-16).

Emaitza, ordea, engainakorra da. Pilotari oso arriskutsua da Peña II.a lau eta erdikoan, eta neurketa osoan erakutsi du hori. 11-14 aurretik joan da, baina zaintiratu bat izan du, eta horrek baldintzatu du tolosarraren jokoa azken tantoetan. Norgehiagokaren ostean egindako adierazpenetan «lur jota» dagoela aitortu du Peñak: «Partida bikaina egiten ari nintzen», esan du.

12-14koan hartu du min, eta orduan sei tanto jarraian egin ditu Altunak (17-14). Peña ez zegoen, ordea, amore emateko. Amaierara arte borrokatu da, baina ez da posible izan.

Final-laurdenetako ligaxka hasi besterik ez da egin. Lehenengo jardunaldiko irabazleak eta galtzaileak elkarren aurka arituko dira bigarrenean. Ondorioz, Altunak Darioren aurka jokatuko du, eta Peñak Etxeberriaren aurka. Etxeberriak 22-17 irabazi zion Dariori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.