Turismoa

Hoteletako turisten kopurua %21 handitu da uda honetan

Pandemia aurreko emaitzak hobetu dituzte. Bizkaiak izan du igoerarik handiena eta Gipuzkoak txikiena.

Turistak, Bilboko kaleeetan. ARITZ LOIOLA (FOKU)
jokin sagarzazu
2022ko urriaren 20a
11:50
Entzun

Eustaten arabera, uda honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan gauren bat pasatu duten pertsonen kopurua %20,9 handitu da, eta pandemia aurreko kopuruak gainditu dira, bai turisten kopuruan, bai igarotako gaualdietan. Zehazki, aurtengo udan 1.111.101 pertsonak hartu dute ostatu, 2019an baino % 10,8k gehiagok, eta bi gau igaro dituzte batez beste, aurreko urteen antzera.

Lurraldeka, 2021eko udararekin alderatuta, turisten kopuruak %27,1 igo da Bizkaian, %18,4 Araban eta % 5,2 Gipuzkoan. Hiriburuen arabera, %29,1 Bilbon, %24,9 Gasteizen eta %19,2 Donostian.

Jatorriari dagokionez, bitik bat Espainiako estatuaren mugetatik kanpo etorri da, COVID-19aren aurreko urteetan bezala.

Irailean, hiru lurraldeetara etorritako turisten kopurua %22,6 igo da (330.304 guztira), eta okupazio maila %64,1 izan da. Gaualdiaren batez besteko prezioa 116,59 euro izan da; hau da, aurreko urteko irailaren aldean %22 igo da. Gipuzkoa da lurralderik garestiena (141,74 euro, Donostia 178,94 euro), eta Araba, berriz, merkeena (90,41 euro, Gasteiz 70,25 euro ). Bizkaian gau pasatzeak 101,18 euro kostatu da batez beste, eta Bilbon, 115,58 euro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.