Bartzelona 4-0 Athletic

Bartzelonak 4-0 irabazi dio Athletici

22. minuturako 3-0 galtzen ari ziren zuri-gorriak. Seigarren dira oraindik sailkapen nagusian.

Dembele eta Lewandowski gol bat ospatzen, Yeray begira dutela. QUIQUE GARCIA / EFE
2022ko urriaren 23a
23:59
Entzun

Iritsi da Valverderen aro berriko lehen kolpe gogorra: Bartzelonak aise menderatu du Athletic Camp Noun (4-0). Denboraldi hasiera ederra daramate zuri-gorriek —lau jardunaldi daramatzaten arren partidarik irabazi gabe—, baina gaur urrun ikusi dute garaipena. 23. minutua iristerako 3-0eko emaitza erakusten zuen markagailuak.

Oier Zarraga izan da berrikuntza nagusia hamaikakoan, eta prestatzaileak aulkian utzi ditu Muniain eta Sancet, denboraldian lehen aldiz. Ez zaio apustua nahi bezala atera, eta, gainera, Ander Herrerak zelaia utzi du 20. minutuan, min hartuta.

Hauek izan dira Bartzelonaren golegileak: Dembele, 12. minutuan; Sergi Roberto, 18.ean; Lewandowski, 22.ean; eta Ferran Torres, 73.ean.

Sailkapen nagusian seigarren postuan jarraitzen du Athleticek, 18 punturekin.

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Kounde (Marcos Alonso, 63'), Eric Garcia, Balde; Busquets, de Jong, Pedri (Ferran Torres, 63'); Dembele (Pablo Torre, 77'), Gavi (Kessie, 34') eta Lewandowski (Ansu Fati, 63').

Athletic: Unai Simon; De Marcos (Lekue, 60'), Yeray, Iñigo, Yuri; Vesga, Ander Herrera (Dani Garcia, 21'; Sancet, 60'), Berenguer, Nico Williams, Zarraga (Vencedor, 70'); eta Iñaki Williams (Raul Garcia, 70').

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.