Albistea entzun

LANGABEZIA

Langabeziak beherantz jarraitu du Hego Euskal Herrian

Bigarren hiruhilekoan baino 2.200 langabe gutxiago egon dira hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian. Langabezia tasak %8,8tik %8,5ra egin du behera.

Juan Carlos Ruiz / FOKU
Juan Carlos Ruiz FOKU Pertsona bat Donostiako Lanbideko bulegoaren atarian. Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko urriak 27 12:45

Beheranzko joerarekin jarraitzen dute langabezia datuek Hego Euskal Herrian, gutxinaka bada ere. INE Espainiako Estatika Institutuaren datuen arabera, 2021. urtearen amaieratik 2022aren hasierara igoera itxiki bat egon bazen ere, 2022ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan behera egin du langabezia tasak. Urte hasieran, %9,1 zen datua; apiriletik ekainera, %8,8; eta uztailetik irailera, %8,5. 115.600 langabe daude Hego Euskal Herrian, 2.200 gutxiago. Pertsona aktiboen eta landunen kopuruek ere gora egin dute, 22.900 gora lehen kasuan, eta 24.900 gora bigarrenean.

Sexuka, emakumezkoen langabezia tasa gizonezkoena baino handiagoa da oraindik ere. Irailaren amaieran 58.000 emakume langabe zenbatu zituzten —%8,9ko tasa—, eta 57.600 gizon langabe —%8ko langabezia tasa—.

Lan sektoreari begiratuz gero, zerbitzuetan lan egiten dutenak dira gehienak. Landunen %71,1k jarduten dute zerbitzuetan, eta %21,8k industrian. Eraikuntzako langileak landunen %5,6 dira, eta %1,5, berriz, lehen sektorekoak.

Hala ere, herrialdeka ez da parekoa izan langabeziaren beherakada bigarren hiruhilekotik hirugarrenera. Izan ere, Araban eta Gipuzkoan behera egin du, baina Bizkaian eta Nafarroan gora egin du langabeziak. Araban %9,4tik %8,6ra jaitsi da, eta Gipuzkoan, berriz, %7,6tik %6ra, 0,8 eta 1,6 puntuko jaitsierak. Bizkaian 0,3 puntu igo da langabeen ehunekoa, %9,3tik %9,6ra, eta Nafarroan, berriz, portzentaje horrek %8,8tik %9ra egin du gora, 0,2 puntu.

Urte artean, 137.400 langabe zeuden 2021eko iraileko neurketan, aurten baino 21.800 gutxiago. Tasa %10,1 zen orduan, aurten baino 1,6 puntu gutxiago. 7.100 pertsona gehiago daude aktibo, eta landunak, berriz, 28.800 gehiago dira orain.

Pandemia aurreko datuen pare

COVID-19aren pandemiak kaleratze masiboak eta jarduera ekonomikoaren beherakada ekarri zituen, eta langabezia tasak gora egin zuen etengabe urte oso batez. 2020ko lehen hiruhilekoaren amaieran etorri zen itxialdia, eta martxoaren amaieran %8,7 zen langabezia tasa. 2019aren bigarren erdian tasa igo ostean, 0,4 puntu egin zuen behera 2020aren hasieran. Ondoren, apiriletik ekainera, 0,6 puntu egin zuen gora langabeen ehunekoak, %9,3ra igoz, eta hurrengo hiruhilekoan ia puntu bat handitu zen, %10,2raino. 2020ko azken hiruhilekoan %10,3ra igo zen, 0,1 puntu gehiago soilik, baina 2021. urtearen hasieran berriro egin zuen gora nabarmen, %11,1ra. Hortik aurrera, beheranzko joera hartu zuen berriro langabezia tasak, gorabeherekin betiere.

Hala, lan merkatua suspertu egin da pandemiak eragindako ezinegonetik, eta itxialdiaren aurreko datuak hobetu ditu langabezia tasak, %8,7 baitzen 2020 hasieran, eta %8,5 orain.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langile bat Haizea Winden lantegian, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Industriak ekonomiari bultzada eman dio urtearen hasieran

Iker Aranburu

Eustaten arabera, jardunaldi osoko baliokideak diren 3.400 enplegu sortu ziren lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Lanbideren bulego bat, Bilbon, artxiboko irudian. ©Monika del Valle / Foku

Maiatzean, 1.558 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian

Iker Aranburu

Enpleguak indarrez egin du gora: apirilean baino 8.127 kotizatzaile gehiago ditu Gizarte Segurantzak.

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute

Legazpiko lantegian autogintzarako burdin lanak egiten dituzte ©CIE Automotive

Legazpiko CIEko langileek greba mugagabea hasiko dute asteartean

Jokin Sagarzazu

KPIaren gaineko soldata igoerak eskatu dituzte. 205 langile ditu plantak. Legution ere greban daude maiatzaren 15etik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...