Sare sozialak

Elon Muskek Twitter erosi du, eta exekutibo nagusiak kanporatu

Milioidunak 44.000 milioi euro ordaindu ditu trukean. Dioenez, Twitter erostea «izugarri inportantea da gizateriaren etorkizunerako».

Twitterren egotza nagusia, SanFranciscon (AEB). JOHN G. MABANGLO / EFE
Edu Lartzanguren - Uxue Rey Gorraiz
2022ko urriaren 27a
20:20
Entzun

Egin du esandakoa: atzoko aitorpena egia da. Elon Musk milioidunak Twitter konpainia erosi du, 44.000 milioi euroren truke. Atzo, Muskek Twitterren adierazi zuen «jadanik» erosia zuela, baina konpainiak ez zuen halakorik jakinarazi. Azkenerako, baina, Twitterrek ere baieztatu du erosketa. Muskek zehaztu du erosketaren atzean ez dagoela aberasteko nahirik. «Ez dut egin diru gehiago irabazteko, baizik eta gizateriari laguntzeko, maite dudalako».

Halaber, CNNhedabideak plazaratu duenez, Muskek kanporatu egin ditu Twitterren orain arte karguan izandako exekutibo nagusiak: hala nola Parag Agrawal zuzendari exekutiboa, Ned Segal finantza zuzendaria, eta politikaburu Vijaya Gadde.

Musk munduko pertsonarik aberatsena da, eta Tesla enpresaren jabea.

Txioan adierazi duenez, Twitter «denontzako leku goxoa» izango da haren agintepean. «Twitter ezin da izan edozein gauzatarako infernu bat, non edozein gauza esan daitekeen ondoriorik gabe».

Apirilaren hasieran, Twitterren akzioen %9 erosiak zituen Muskek. Hilabetea amaitu aurretik, sare soziala bere esku zuen, 44.000 milioi dolarren truke (39.803 milioi euro). Uztailean atzera egin zuen, argudiaturik Twitter ez zela betetzen ari kontratuan jasotako baldintzak. Teslaren buruak hainbat aldiz eskatu zion sare sozialeko kontu faltsuen inguruko informazioa emateko, baita horiek zenbatzeko eta bertan behera uzteko modua topatzeko ere. Garesti atera zitzaion Twitter ez erostea: kontratuan jasota zegoen 987 milioi euro ordaindu behar zirela bi aldeetako batek kontratua bertan behera utziz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.