Osasuna 2-0 Valladolid

Osasunak partida bikaina jokatuta irabazi dio Valladolidi

Chimy Avilak eta Moi Gomezek sartu dituzte gorritxoen golak, 20. minutua bete baino lehen. Sailkapen nagusian zazpigarren dira nafarrak.

Chimy Avila eta Moi Gomez, Osasunaren gaurko bi golegileak, Sadarren. JESUS DIGES / EFE
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 30a
16:14
Entzun

Osasunak olatua hartu du berriz ere. Jagoba Arrasateren taldeak azken bederatzi puntuetatik zazpi poltsikoratu ditu, eta gaur, gainera, irudi bikaina emanez. Partidaren hasieran Chimy Avilak eta Moi Gomezek sartutako golei esker, gorritxoek mendean hartu dute Valladolid (2-0).

Aurten jokatu duten neurketarik onenetakoa jokatu dute etxekoek, onena izan ez bada. Hasieratik amaieraraino, kontrolpean izan dute Valladolid. Bigarren zatiaren hasieran bazirudien dinamika iraul zezakeela Espainiako taldeak, baina Osasunak azkar berreskuratu du iniziatiba.

Aurretik, lehen zatian, ohartzerako jaso ditu lehen bi kolpeak Valladolidek. Lehena, penaltiz, 13. minutuan. Roque Mesak lurrera bota du Manu Sanchez area barruan, eta Chimy Avilak bikain jaurti du zigorra. Bost minutu geroago, Moi Gomezek baliatu du Aimar Orozen pase bat, eta area barrutik baloia sareetara bidali.

Gol gehiago egiteko aukerarik ere izan dituzte etxekoek, baina ez dute asmatu. Ez dute gehiegi sufritu, bederen.

Sailkapen nagusian 20 puntu ditu Osasunak, eta zazpigarren postuan da. Nafarrak hasi dira jada sailkapenaren goialdera begiratzen.

Osasuna: Aitor Fernandez; Ruben Peña, Unai Garcia, David Garcia, Manu Sanchez (Juan Curz, 87 min); Torro, Aimar Oroz, Moi Gomez (Roberto Torres, 87 min); Chimy Avila (Kike Garcia, 77 min); Kike Barja (Ruben Garcia, 64 min) eta Budimir (Moncayola, 64 min).

Valladolid: Masip; Javi Sanchez, Feddal (Fresneda, 45 min), El Yamiq; Roque Mesa (Ramon Rodriguez, 45 min), Kike Perez (Aguado, 65 min) Oscar Plano, Lucas Rosa (Gonzalo Plata, 45 min), Olaza (); Sergio Leon eta Weissman (Sergi Guardiola, 73 min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.