Azokak

Urriko azken astelehena, 125.000 herritarren topaleku

Hiru urteren ondoren, urriko azken astelehenak jendetza elkartu du berriro Gernika-Lumon. Ekoizleek nabarmendu dute salmentak «onak» izan direla.

Ane Maruri Aransolo, Busturialdeko Hitza
2022ko urriaren 31
16:04
Entzun

Lehen sektoreko ekoizpenaren erakusleiho bikaina izan da Gernika-Lumo beste behin ere, urriko azken astelehenean. Bi urtean urriko azoka nagusia antolatu barik egon eta gero, 125.000 bisitari zenbatu ditu udalak, 2019an baino 15.000 gehiago; orduko hartan, 110.000 bisitari izan ziren. Hori horrela, urri bukaerako azokak ez du huts egin, eta, eguraldia lagun, bizilagunak eta bisitariak giro bikainean murgilduta dabiltza.

Ikusi gehiago:Argazki bilduma

Goizetik bildu dira baserritarrak Gernikan, eta 09:00etarako prest zeuzkaten 293 postuak. Hasieratik, herritarren joan-etorria etengabekoa izan da, eta 15:00ak bitartean, zer saldu eta zer erosi izan dute azokan bildutakoek. Usain eta itxura berezia izan dute Artekale, Domingo Alegria, Industria, eta Juan Calzada kaleek, baita Pasealeku eta Foruen plazek ere; izan ere, horietan jarriak zeuzkaten postuak eta txosnak.

(jarraitu irakurtzen Busturialdeko Hitza-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.