Ezbeharra

Hiru gazte erreskatatu dituzte Getxoko itsaslabarrean, marea gorak harrapatu ondoren

Itsasoz ateratzea oso zaila izango zelakoan, goitik sokak bota, eta itsaslabarrean gora atera zituzten. Hiru ordu iraun zuen erreskateak. Onik daude hirurak.

Gazteak itsaslabarretik ateratzeko goitik bota zituzten sokak. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
jon ordonez garmendia
2022ko azaroaren 1a
09:27
Entzun

Atzo arratsaldean hiru gazte Getxoko Galeako itsaslabarrean marea gorak harrapatu zituen. Irten ezin, larrialdi zerbitzuei deitu zieten, eta gauez atera dituzte handik, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.. Hasieran, itsasoz saiatu ziren erreskatatzen, baina oso zaila zenez, azkenean goitik sokak bota eta itsaslabarrean gora eginez atera zituzten.

Larrialdi zerbitzuek 19:00etan izan zuten gertaeraren berri. 20, 22 eta 23 urteko hiru gazte itsaslabarretik atera ezinik geratu zirela ohartarazi zieten. Bizkaiko suhiltzaileak, mendiko erreskateetako unitateetako ertzainak eta Gurutze Gorriko kideak joan ziren haiek laguntzera. Gaua zenez, Gurutze Gorriko salbamenduontziak argitu zuen itsaslabarra.

Gora igo zituztenean, osasun zerbitzuetako langileek artatu zituzten gazteak. Onik zeuden, eta etxera joan ziren zuzenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.