Euskal presoak

Jon Gurutz Maiza etxarriarra espetxetik atera da, larriki gaixo eta zigorra beteta

72 urte ditu, eta gaixorik dago: hipertentsioa, diabetesa, bihotzekoak eta ikusmen arazoak ditu. Gaixo larri egonda ere, zigor osoa beteta atera da giltzapetik.

Etxerat. JON GURUTZ MAIZA KARTZELATIK IRTEN DA GAUR
2022ko azaroaren 4a
09:32
Entzun

Aske utzi dute Jon Gurutz Maiza gaur goizean, betetzen ari zen zigorra amaitzean. Etxarri Aranatzen (Nafarroa) jaio zen, eta, kondena Frantzian ezarri zioten arren, Martutenen egon da azken zazpi hilabeteetan. Berak propio eskatu zuen aldaketa, etxetik hurbilago egon nahi baitzuen.

72 urte ditu, eta gaixorik dago: hipertentsioa, diabetesa, ikusmen arazoak eta bihotzekoak ditu. Hala ere, hamabost urte zeramatzan espetxeratuta, eta, 1978. urtetik, etxetik urrun egon da. Egoera ikusita, Jon Gurutz izeneko plataforma sortu zuten haren hurbilekoek, presoa askatu zezatela eskatzeko.

2019. urtean larri zegoela adierazi zuen Iluntasunetik etxera dokumentalak. Bertan azaltzen da 2007an atxilotu zutenean baldintza kaskarrean izan zutela gatibu. Erietxera eramaten zutenean, adibidez, eskuak eta hankak kateekin lotzen zizkioten, dokumentalean ageri denez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.