Altuna III.a 22-7 Elordi

Altuna III.ak Elordi kanporatu du, eta zazpigarren finala jokatuko du jarraian

Partida zoragarria egin du amezketarrak, eta ez dio aukerarik eman Elordiri. Ezkurdiaren aurka jokatuko du finala.

Elordi eta Altuna besarkatuta, gaur, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2022ko azaroaren 6a
19:04
Entzun

«Ez dit partidan sartzen utzi ere egin». Aitor Elordiren hitz horiek laburbiltzen dute ondoen gaur Bizkaia pilotalekuan ikusitakoa: neurketa handia egin du Jokin Altunak, eta erakutsi du zergatik jokatuko duen zazpigarren aldiz jarraian lau eta erdiko txapelketako finala. 22-7 gailendu da amezketarra, eta Ezkurdiaren aurka jokatuko du bi aste barru.

Partida gogor hasi da. Tanto gehienak luzeak eta gogorrak izan dira, baina ordurako hasi da Altuna tartea zabaltzen. Elordik ez du gaizki jokatu, baina gipuzkoarrak ez du akats bat bera ere egin. Bizkaitarrak ez du sakez orain arte bezainbesteko minik egin.

Dena den, Bizkaia pilotalekuan elkartutako publikoak saritu egin du Elordiren txapelketa bikaina. Aipatzekoa izan da partida amaitu berritan Elordik eta Altunak elkarri emandako besarkada ere. Publikoak eskertu du ezohiko izenak ikustea onenen artean, baina finala aski ezagunak diren bi pilotarik jokatuko dute: Altuna III.ak eta Ezkurdiak.

Altunarentzat lau eta erdiko laugarren txapela litzateke aurtengoa, eta Ezkurdiarentzat, hirugarrena. Aurreko biak, gainera, Altunaren aurka irabazi zituen Arbizukoak, 2018an eta 2019an.

Ikusi gehiago:Indar erakustaldia emanda

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.