Ingurumena

GHK-k gezurtatu egin du Zubietako erraustegiko ura Monpaseko hustubidetik desbideratuko dutela

GHKren esanetan, «prebentziorako eta segurtasunerako» sistema bat baino ez dute eraiki nahi

Zubietako erraustegia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2022ko azaroaren 8a
16:08
Entzun

Joan den astean GuraSOS taldeak jakinarazi zuenez, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak baimena eskatu dio Uraren Euskal Agentziari Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara isurtzen diren urak ponpatu eta saneamendu sistemarekin konektatzeko, Añarbeko hodi biltzailearen bidez. GuraSOSek GHKren asmoak salatu zituen, eta esan zuen ponpaketa sistema hori eraikitzeko 369.087, 50 euroko aurrekontua izango duela, eta bi hilabeteko epean egitea espero dela. Plataformak azaldu zuen ponpatutako ur hori Monpaseko hustubidetik irtengo litzakeela, Donostiako Zurriolako hondartzaren ingurura. GHK-k ohar bidez erantzun du, eta esan du Monpaseko hustubidera ura desbideratzeari buruz argitaratutako albistea «faltsua» dela.

Gertatutakoaren beste bertsio bat eman du GHK-k. Haren esanetan, baimena eskatu du instalazioaren azpitik doan sakoneko drainaren irteeran segurtasun sistema bat jartzeko. Azaldu duenez, sistema horretan ponpaketa bat jarriko da, «etorkizunean beharrezkoa izanez gero plantaren azpian biltzen den lurpeko ur emari txikia Añarbeko ur beltzen sarera eramateko».

Kontsortzioaren arabera, «prebentzio eta segurtasun jarduera hutsa» da, eta gaur egun ez da beharrezkoa. Eta helburua da, haien hitzetan, instalazioen segurtasuna are gehiago areagotzea. Gainera, ziurtatu dute informazio guztia Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Batzarretan jakinarazi dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.