euskal presoak

Baldintzapean aske utzi dute Egoitz Coto euskal presoa

Hogei urte egin ditu preso, eta azaroaren 16an beteko du zigorra osorik

Etxeratek antolatutako mobilizazio bat, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Iosu Alberdi.
2022ko azaroaren 8a
17:51
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Egoitz Coto euskal presoari baldintzapeko askatasuna eman diote. Barakaldarra (Bizkaia) gaur utzi dute aske, hogei urteko espetxealdiaren ostean.

Dueson (Espainia, 170 kilometrora) preso zegoela jaso zuen Cotok hirugarren gradura aldatzearen aldeko proposamena, Kantabriako espetxeko tratamendu batzordearen partetik, baina Espainiako Espetxe Erakundeko Idazkaritza Nagusiak uko egin zion hura onartzeari, eta iazko uztailean ebatzi zuen Coto Basaurira (Bizkaia) bigarren graduan lekualdatzea. Azkenean, iazko abuztuan Euskal Herriratu zuten, eta aurtengo otsailean eskuratu zuen hirugarren gradua. Ordutik, etxean egon da preso. Azaroaren 16an beteko du zigorra osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.