Indarkeria matxista

Emakume batek sexu eraso bat salatu du Ormaiztegin

Larunbat gauean gertatu zen erasoa. Itaiak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, herriko plazan.

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea, Elgoibarren. JON URBE / FOKU
2022ko azaroaren 21a
13:55
Entzun

Emakume batek sexu eraso bat jasan duela salatu du Ormaiztegin (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Asteburuan gertatu zen erasoa, larunbat gauean, emakumeak salatu duenez. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.

Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkartzera deitu du gaur arratsaldeko 19:30erako, Ormaiztegiko herriko plazan.

Atxilotu bat Gasteizen

Udaltzainek 42 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Gasteizko Zabalgana auzoan, indarkeria matxista egotzita. Biktimak bizilagun baten etxean hartu zuen babesa; haren garrasiak entzutean, eskailera burura atera eta emakumeari lagundu zion. Bertatik salatu zuen biktimak erasoa. 32 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten atzo; ibilgailu batean ikusi zuten, haren aurka urruntzeko agindua zuen emakume batekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.