Albistea entzun

Enpresak

Iberostar taldeak Eroski Bidaiak erosi du

Eroski Bidaiak-ek 300 langile inguru ditu 132 dendatan. Kooperatibak dio salmenta honekin bi helburu betetzea lortu duela: proiektua «sendotzea» eta lanpostuak mantentzea.

Eroski Bidaiak-en denda bat, Gasteizen.
Eroski Bidaiak-en denda bat, Gasteizen. Juanan Ruiz / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko azaroak 22

Iberostar taldeko W2M World2meet enpresak Eroski Bidaiak erosi du, Eroski taldearen eskumeneko enpresa. Bidaia enpresaren %100 erosiko du W2Mek, eta urtarrilaren amaieran bukatuko dute operazioa. Hala ere, Eroski taldeak markaren erabilera utziko dio Iberostarri aldi baterako, trantsizioa egiteko tartea izateko. Ez dute operazioaren inguruko datu ekonomikorik eman. 1979. urtean sortu zen Eroski Bidaiak, eta egun 300 langile inguru ditu 132 dendatan.

BERRIAk Eroski taldeko komunikazio arduradunarekin hitz egin du, Kristian Prietorekin, eta hark adierazi du bi helburu bete dituela taldeak salmenta horrekin. Lehenik eta behin, operazioari esker, Eroski Bidaiak-en proiektua mantenduko dela dio, «nahiz eta gure eskuetan ez egon». Are gehiago, proiektua «sendotzen» dela uste du Prietok, bidaia agentzia enpresa handi baten eskuetan geratu delako. Bestalde, akordioarekin plantilla mantentzea lortu du Eroskik, taldearentzat «hil edo bizikoa», Prietok dioenez: «Lanpostuak mantentzea zen guretzat kezka nagusia, kooperatiba bat garelako. Hori zen baldintza nagusia: 300 lanpostuak mantentzea».

Salmenta erabaki «estrategikoa» izan dela dio Prietok: «Gaur egungo merkatuan inbertsio handiak egin behar dira lehiakorra izateko, eta gure bide orrian ez dago inbertsio handiak egitea. Gure negozio nagusia elikadura da, nahiz eta dibertsifikatuta gauden. Ikusi dugu une aproposa zela Eroski Bidaiak saltzeko. Ez da errentagarritasun kontua; ez da pandemiarengatik; ez da Eroskiren zorragatik». Prietok dio Eroski taldeak ez diola inoiz bizkarra eman enpresa saltzeari, eta eskaintzarik onena onartu dutela gehitu du.

Eroskiren zorra

Prietoren arabera, salmenta ez dute zorra kitatzeko hartu, baina garbi dago lagunduko duela. Egun 953 milioi euro zor dizkie Eroskik finantza erakundeei, baina aurten inoizko zor kitapen handiena egin du, 443 milioi euroan murriztu baitute zorra iazko salmenta onei esker.

Ez da Eroski taldeak halako salmenta bat egiten duen lehenengo aldia. 2017an 103 IF lurrindenda saldu zizkion kooperatibak Douglas enpresari.

World2meet

World to meet ingelesezko esaldiarekin egindako hitz joko bat da World2meet, eta ezagutzeko mundu bat esan nahi du. Iberostar taldearen eskumeneko enpresa bat da, bidaiei zuzendutakoa, eta etengabe hazten ari da; izan ere, 2021eko maiatzean Cruz Azul Viajes enpresa erosi zuen. Gabriel Subias mallorcarra da W2Meko kontseilari ordezkaria, eta adierazi du Eroski Bidaiak erosita «bultzada handia» eman diotela beren plan estrategikoari. Hamar enpresa baino gehiagoz osatutako taldea da W2M, eta turismoarekin lotutako hainbat negozio ditu: hala nola hotelak, bidaia agentziak, boutiqueak...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Afrika itotzen duen zorra

Iker Aranburu

Mendearen hasieran behera egin ondoren, Afrikaren zorrak gora egin du atzera, interes tasa apalen eta mailegatzaile berrien eskutik. Orain, baina, interesak handitzen ari dira, diru beharrak ez dira desagertu, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeen erdiek arazoak dituzte zorrari aurre egiteko.
Ibilgailuak, A63 autobidean, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Frantziako Gobernuak 100 euroren laguntza emango die autoa lanerako behar dutenei

Iker Aranburu

Abenduaren 31n amaituko da erregaiaren hamar zentimoko deskontu orokorra, eta hortik aurrera langile apalenentzat izango da laguntza. 

Etxebizitzak salmentan eta alokairuan Iruñeko Alde Zaharrean ©Iñigo Uriz (Foku)

Hipoteka izoztu ahalko dute Kutxabankeko bezero «zaurgarrienek»

Jokin Sagarzazu

Finantza erakundeak bat egin du Espainiako Gobernuaren Praktika Onen Kodearekin. Interes tasen igoeragatik, hipotekaren zenbatekoa orain berrikusi behar dutenek batez beste 200 eurotik gorako igoera izango dute hilero.

Macron, atzo, Albaniako hiriburuan. ©Malton Dibra / EFE

Macron: «Fikzioa dira argindar mozketak»

Berria

Argindar mozketei buruzko eztabaida beroa hoztu nahi du Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...