EITB

Aldekoak esan du «bizikidetzaren errespetuagatik» kendu zituztela EITBren webgunetik Ion Paroti eskainitako bertsoak

Vox taldeak eskatuta azalpenak eman ditu EITBren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean. Aldekoak esan du EITBko profesionalen «aniztasuna» oinarri hartuta, «balio etiko eta juridikoak» bermatuta lan egiten jarraituko dutela.

Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia, gaurko agerraldian. EUSKO LEGEBILTZARRA
Edurne Begiristain.
2022ko azaroaren 23a
12:53
Entzun

Urriaren 14an Maddalen Arzallus bertsolari eta aurkezleak Ion Parot euskal preso ohia hizpide hartuta bertsoak kantatu zituen Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Eztabaida sortu zuen horrek: hainbat erabiltzailek salatu zuten «terrorismoari gorazarre» egiten ziotela bertso horiek, eta hedabide publiko batean ez litzatekeela hori onartu beharko. Baina ez zen hura izan polemika bakarra. EITBk bideoa bere webgunetik kendu zuen handik gutxira eta horrek ere kritika ugari eragin zituen; askok zentsuratzat jo zuten.
Gertatutakoaren inguruan azalpenak eman ditu gaur Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean, Vox taldeak eskatuta.

Aldekoak azaldu du Maddalen Arzallusen bideoa EITBren webgunera igo eta sare sozialetan zabaldu bezain pronto hartu zela hura erretiratzeko erabakia, bi arrazoirengatik: Terrorismoaren Biktimen legearen aurka zihoalako eta EITBk «bizikidetza sustatzeko» konpromisoa duelako. «Zuzendari nagusia naizen aldetik, ziur nago EITBk argi eta garbi jardun behar duela halako egoeratan eta ekintzaren batek biktimaren bat mindu dezakeela ikusiz gero, saihestu behar duela», azpimarratu du. Aldekoak behin baino gehiagotan esan du EITB engaiatuta dagoela «aniztasunarekin», baina beti «bizikidetzaren errespetua» oinarri hartuta. «Nire nahia da EITBko profesionalek euren lana askatasunez egiten jarraitzea, beti ere printzipio etiko eta juridikoak bermatuta». Horrez gain gaineratu du ezin duela bermatu horrelako kasuak ez direla berriro gertatuko, «EITB erakunde erraldoia» delako.

Bertsoak kantatu dituzte
Aldekoaren azalpenak amaituta, taldeek parte hartu dute. Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak hitza hartu duenean, Arzallusen bertsoa kantatzeari ekin dio eta une horretan Vox-eko ordezkari Amaia Martinezek esan du hori «errespetu falta» bat zela eta batzordetik alde egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.