Albistea entzun

Sare sozialak

Twitterreko ingeniarien ihesaren lehenengo biktimetakoak, euskaldunak

Ordenagailuan aplikazioaren interfazea euskaraz daukatenek ezin dituzte txioak kronologikoki ikusi beren denbora lerroan. Beta bertsioan dauden beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen da.

Twiterren egoitza nagusia, San Franciscon (AEB).
Twiterren egoitza nagusia, San Franciscon (AEB). GEORGE NIKITIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2022ko azaroak 25 10:10

Elon Musk milioidunak urriaren amaieran erosi zuen Twitter, 44.000 milioi euroren truke, «ez dut diru gehiago irabazteko egin, baizik eta gizateriari laguntzeko, maite dudalako» esanez. Astebeteko epean, konpainiaren langileen erdiak kaleratu zituen, 3.700 inguru, eta joan zen astean, ehunka ingeniarik eta bestelako langilek konpainia utzi zuten, Muskek lan baldintzak asko okertuko zizkiela jakin ostean.

Joan zen asteburuan bulegoak itxi behar izan zituen, kaleraturikoen edo alde egin behar zutenen «sabotajea jasateko» arriskua murrizteko, Musken hitzetan. Askok iragarri dute geroztik sare soziala bertan behera geratuko zela laster, hura mantentzeko ezinbestekoak diren ingeniari eta programatzaileen faltarengatik.

Erabiltzaile euskaldunak izan dira kaltea sumatzen lehenetarikoak. Ordenagailuko nabigatzailean Twitterren interfazea euskaraz duten hainbat erabiltzailek dagoeneko ezin dituzte jarraitzen dituzten kontuetako txioak kronologikoki ikusi beren denbora lerroan. Horren ordez, Twitterren algoritmoek erabakitako ordenan agertzen dira. Arazo bera dute, antza, konpainiak beta bertsioan dituen beste hizkuntzetako erabiltzaileek, hau da, proba gisa behin-behineko egoeran dauden mintzairekin, galiziera eta irlandera tartean.

Erabiltzaile batzuk adierazi dute sakelakoan ere ordena kronologikoa ez dabilela.

Sustatu.eus atariaren arabera, denbora lerroa lehengoratzeko, hizkuntzaz aldatu behar da, eta, noski, behin betikoen egoeran dauden hizkuntzen artean bat aukeratu.

Hori egin ezean, algoritmoak ordenatuko dio denbora lerroa erabiltzaileari. Sistema hori erabiltzen dute Facebookek, Instagramek eta Tiktokek, esaterako. Horrek ikusten duenaren inguruko kontrola kentzen dio erabiltzaileari, eta konpainiari errazten dio edukiak inposatzea.

Bestelako sistema batzuk ere ez dabiltza Twitterren.

Adituak kezkatuta daude mantenu ezak aplikazioaren eta erabiltzaileen zibersegurtasunean eragin dezakeen arriskuagatik. Izan ere, Muskek kaleratuen artean dago Lea Kissner, zibersegurtasun arloko arduradun nagusia.

Horrez gain, zerbitzariak eror daitezkeen beldur dira, horiek mantentzeak jende askoren lana eskatzen duelako.

Azken egunetan jende asko ari da Twitterretik bestelako sare sozialetara migratzen. Asko ari dira Twitterren urte luzez eginiko lana gorde nahian. Horretarako aukera ematen du plataformak. Eskatuz gero, zabalduriko mezuak, erantzunak, itsatsitako irudiak, bideoak eta abarrak .zip fitxategi batean bidaltzen dizkiote erabiltzaileari. Baina horretan ere arazoak daudela salatu dute hainbat erabiltzailek. Azaldu dutenez, lehen 24 orduko epean bidaltzen zituen fitxategiok Twitterrek. Orain astebete baino gehiagotik zain dago jende asko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©NATXO MATXIN EDESA / FOKU

«Gizakia anekdota bat da eboluzioan»

Naroa Torralba Rodriguez

Darwin txarto interpretatua izan da: eboluzioa ezin da ulertu espezie orok Lur planetan duen elkarrekiko dependentziarik gabe. Lotura hori erakusten du Ptqk-k zuzendutako Zientzia frikzioa erakusketak.

Haur bat eta haren mentorea, iazko agur festan. ©SOS ARRAZAKERIA

Urretxindorra, bidean lagun

Amaia Jimenez Larrea

Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak duela bederatzi urte abiarazi zuen Urretxindorra, gazte migratzaileak eta goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleak elkartzen dituen programa. Zortzi bat bikoterekin hasi ziren proiektu pilotuan, eta ia berrogei dira aurten.

 ©GEJA KUIKEN

«Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan»

Olatz Silva Rodrigo

Bildts dialektoan idatzitako lehenengo eleberria argitaratu du Gerard de Jongek. Nortasunari eta kidego batekoa izateko sentimenduari buruzko liburua da. Tradizio baten lehenengo urratsa egin duela adierazi du.

1 ©ENEKO SALABERRIA / EZEZAGUNA

Ezkilen hotsak badu ahotsa

Ainize Madariaga

Unescok ondare immaterialeko kultur ondasun gisa onartu du Espainiako Estatuko ezkilen eskuzko jotzea. Iruñeko katedraleko, Iurretako, Aretxabaletako eta Oiartzungo kanpai joleek eman dute beren lekukotasuna. Ipar Euskal Herrian ez da haboro ezkila jolerik atzematen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...