Eduki babestua

Zimurrak 4 astean murrizten dituen Euskal seruma Donostiara heldu da

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako serum ospetsua erdi prezioan aurkitu ahalko da Donostian eta Bilbon abenduaren 10era arte.

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako seruma bilatuenetariko bat bihurtu da bere eraginkortasun handiagatik. SIBARI REPUBLIC
2022ko azaroaren 29a
10:04
Entzun

Gabonak heltzeko zorian daudela, kaleak oparien bila dabiltzan pertsonaz bete dira. Geroz eta jende gehiagok nahiago du Euskal Herrian egindako produktuak erosi kate handiek saltzen dituzten produktu estandarrak erosi baino. Sibari Republic alternatiba ona da haietatik ihes egin eta %100 hemen diseinatu eta ekoitzitako produktuak oparitzeko. Gabonen atarian, Euskal marka etxera itzuli da; Gasteizen, Donostian eta Bilbon topatu ahal izango ditugu beraien dendak. Gainera, abenduaren 3ra arte, bai Bilbon eta bai Donostian, %50erainoko beherapen esklusiboak izango dituzte produktu ospetsuenetan.

Euskal serumetan gehien bilatua

Urtebete baino gehiago igaro da Sibari Republic-ek Euskadiko zenbait hiritan dendak zabaldu zituenetik. Gasteizen, Bilbon eta Donostian ilara luzeak sortu ziren zimurren aurkako Serum Origin ospetsua eskuratzeko. Serum hau gehien bilatuetariko bat bihurtu da bere eraginkortasun handiagatik; hura formulatzeko, azala barren-barrenetik tratatzeko beharrezkoak diren osagaiak baino ez dituzte erabili, eta, horrela, aktibo bakoitzaren propietateen eragina maximizatzea lortzen dute. Serum Origin-ek bi pisu molekular ezberdineko azido hialuronikoa erabiltzen du, hura azalaren barruko geruzetan sartu eta barren-barretik betetzeko, eta, honela, asko bizkortzen da prozesua, eta lau aste baino gutxiagoren buruan larruazalean emaitza nabarmenak lortu.

Raul Perez markaren zuzendari zientifikoak azaldu duenez, beraientzat ezinbestekoa da produktu bakoitzaren eraginkortasuna frogatzea: «Gure produktu guztiek laborategi independenteek egindako eraginkortasun-testak pasatzen dituzte eraginkortasuna frogatzeko. Serum Origin-en kasuan, erabiltzaileek 28 egunez erabili ondoren zimurren %58rainoko murrizketa izan dutela egiaztatu da». Serumaren prezioa 115 euro da, baina orain 57 euroren truke eros daiteke Donostiako zein Bilboko dendan (abenduaren 3ra arte edo produktuak amaitu arte).

Bilboko Sibari Republic-en denda, Ertzilla kaleko 25.enean. SIBARI REPUBLIC

Teknologia biomediko euskalduna

Sibari Republic I+Med euskal enpresaren barruan sortu den goi-mailako kosmetika marka bat da. I+Med farmazia eta osasunaren sektorerako I+G arloan lanean aritzen den enpresa bioteknologikoa da. Gainera, hainbat patenteren jabe da, eta esperientzia luzea du azido hialuronikoaren eta medikuntza aplikazioetarako erabiltzen diren nanohidrogel adimendunen esparruan.

Euskal enpresa honek goi-mailako 50 zientzialarik baino gehiagok osatutako ikerketa-talde bat du. Horien artean, kimikako eta farmaziako doktoreak aurki ditzakegu, besteak beste. Talde honek egunero erabiltzen ditu beraien ezagutza, esperientzia eta dedikazioa, zimurren aurkako eta azala zaintzeko produktuak lortzeko.

Markak, zimurren aurkako serumaz gain, zure azala zaintzeko eta itxura gazteagoa eta distiratsuagoa lortzeko bi produktu sorta ditu.

Produktu horiek guztiak eskuragarri egongo dira zabaldu dituzten hiru dendetan. Bilbon eta Donostian, %50eko deskontua izango dute abenduaren 3ra arte. Gasteizen, berriz, promozio bereziak izango dituzte.

Donostiako helbidea: Hernani kalea, 6

Bilboko helbidea: Ertzilla kalea, 25

Gasteizko helbidea: Posta kalea, 21

Denda guztiak zabalik daude astelehenetik larunbatera; zehazki, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Sibar Republic-en hainbat produktu erakusleihoan. SIBARI REPUBLIC

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.