Euskaraldia

Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz

Aholkularitza lanetan aritzen den Oreka IT enpresa Euskaraldian parte hartzen ari da, eta, guztira, 6 arigune sortu dira.

Oreka IT enpresa aurten ere Euskaraldian parte hartzen ari da. OREKA IT
2022ko azaroaren 30a
15:59
Entzun

Oreka IT enpresa 2009ko urtarrilean jaio zen, Araban, eta gaur egun bulegoak ere baditu Bizkaian eta Nafarroan. Orotara ehun langile aritzen dira Oreka ITn.

SAP aholkularitza zerbitzuetan espezializatutako zerbitzu informatikoen enpresa da, enpresa txikietan zein multinazionaletan zerbitzua eskaintzen duena. DPZ azpiegitura propioa ere badauka, beharrezko segurtasun neurri eta 24 x 7 monitorizazio tresna guztiekin.

Oreka IT aholkularitza oinarri teknologiko sendoan eta praktika komertzial eta profesional garden eta etikoetan eraikita dago. Horrez gain, Corporate Balance da enpresaren oinarria, filosofia korporatiboa, eta elkarren osagarri diren hiru zutabe hauek eusten diote oinarri horri: bezeroak, ezagutzak eta langileak. Corporate Balance-a konpainiaren ezberdintasun faktorea da, gertutasuna, segurtasuna, kalitatea eta dinamismoa sustatuz, proiektu bakoitza elkarlana bihurtuz.

Eureka taldea

Euskarari dagokionez, Oreka ITk zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna du, eta horri lotuta Bai Euskarari ziurtagiria berritzen dute urtero.

Izan ere, euskara beti izan da garrantzitsua Oreka ITn lan egiteko, eta, horregatik, euskara sustatzeko Eureka taldea sortu zen 2012an (gerora beste barne lantalde batzuk sortu badira ere, GSE, Ikerketa eta Garapena, Kalitatea… bezalako arloak espresuki lantzeko).

Eureka taldea hiru bulegoetako langileez osatuta dago, egunerokotasunean laguntza ematen dutenak formakuntza edo itzulpenekin, enpresaren barneko dokumentazio guztia euskaratuta egoteaz arduratuz eta jolasak edo Kafea Euskaraz bezalako ekintzak antolatuz. Kafea Euskaraz ekinbidean, lanaldiko atsedenaldian euskaraz hitz egiteko edo entzuteko nahia dutenak elkartzen dira. Adibidez, azkenengo saioetan euskalki ezberdinen nondik norakoak eta adibideak landu dituzte.

Halaber, euskarari lotutako eta kanpotik suertatzen diren egitasmoetara ere batzen da Oreka IT, hala nola Korrikara edo Euskararen Egunera. Horrela, aurten ere Euskaraldian parte hartzen ari da; guztira 6 arigune sortu dira, eta enpresako 36 langilek izena eman dute ahobizi eta belarriprest moduan parte hartzeko: 29 langile ahobizi dira, eta beste 7, belarriprest.

Langile guztiei euskara mailari eta ezaguerari buruzko inkesta bidaltzen badiete ere, Euskaraldiko aurreko aldiak balio izan die euskaraz zekiten baina erabiltzen ez zuten langileak identifikatu eta haien arteko ohiturak nolabait aldatzeko.

Geroztik, talde bilera gehiago euskaraz egiten dira, eta euskaraz dakiten langileek ordenagailuetan, komunikatzeko tresnetan (Teams, posta elektronikoa) edo barne atarian eskuragarri daukate euskara dakitela bistaratzeko adierazgarria.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.orekait.com

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.