Bizkaibuseko 80 ibilgailu baino gehiago sabotatu dituzte Trapagaranen

Zenbait autobus gurpilak zulatuta eta beirak margotuta agertu dira gaur goizean. Ezkerraldeko zerbitzuetan eragina izanen du gertatutakoak.

Bizkaibuseko 80 ibilgailu ingururi gurpilak zulatu edo beirak margotu dizkiete. RAUL BOGAJO / FOKU
2022ko abenduaren 2a
08:59
Entzun

Trapagaranen (Bizkaia) Bizkaibusek duen garajean 80 ibilgailu sabotatuta agertu dira gaur goizean. Gurpilak zulatuak zituzten batzuek, eta beirak margotuta bertzeek. Margoketen ondorioz, gidariek ezin dute errepidea ongi ikusi; beraz, ibilgailu horiek ezin izanen dira erabili. Ezkerraldeko zerbitzuetan eragina izanen du gertatutakoak. Enpresako 600 langile inguruk hitzarmen kolektibo bat eskatzeko geldialdiak antolatu dituzte egunotarako.

Ez da horrelako zerbait gertatzen den lehenbiziko aldia, joan den azaroaren 8an antzeko ekintzak egin baitzituzten. Guti gorabehera bertze hainbertze autobus sabotatuak izan ziren, eta arratsaldera arte ezin izan ziren zerbitzuak martxan jarri. Ezkerraldetik Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen campusera bitarteko zerbitzuak, adibidez, geldituta egon ziren denbora luzez.

Miguel Angel Gomez Viar, Garraioa eta Mugikortasun Jasangarria sustatzeko foru diputatuak lehenbiziko ekintza haiek «onartezinak» zirela erran zuen, «Bizkaiko herritar guztiei eragiten» zietela argudiatuz. Gainera, bai langileak, eta baita enpresa bera ere, «adostasun» bat erdiestera animatu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.