Euskal Produktuak

Patatarik onenak

Udapa kooperatiba Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia da.

Udapa fácil markako paketeak. GORKA LASA
2022ko abenduaren 12a
13:16
Entzun

Klimari eta lurrari lotuta eta tradizioan oinarritutako laborea izanda, gaur egun Arabako patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak, eta lurrak ematen duen produktu estimatu hori ekoizteaz eta merkaturatzeaz arduratzen da Udapa kooperatiba 1993. urteaz geroztik.

Udapa Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia da. Zigilu honek kalitate azterketa zorrotzak gainditzen dituzten patatak babesten ditu soilik. Hau da, ingurugiroarekiko errespetu osoz erein, hazi eta bildu ondoren, jasotako patatarik onenak hautatzen dira kontsumitzaileari elikagai osasungarria, homogeneoa eta kalitatezkoa eskaintzeko. Horrela, ezarritako baldintza horien bidez, produktuaren kalitatea eta jatorria bermatu, ekoizleen lana babestu eta kalitatezko ekoizpena bultzatu egiten dira. Hortaz, baldintza horiek betetzen ez dituzten patatak ez dira zigilu honekin ontziratuko.

Gaur egun, Udapak Eusko Label zigilupean bi patata mota merkaturatzen ditu. Batetik, poltsa berdean monalisa dago, eta poltsa laranjan, agria. Monalisa sukaldean erabilera asko dituen mota da; izan ere, frijitzeko, egosteko edota labean sartzeko balio du. Agria mota, ordea, dituen propietate eta ezaugarriengatik, frijitzeko paregabea da.

Aurtengoan, gainera, berrikuntza moduan, ingurugiroarentzat jasangarriagoak diren ontzietan merkaturatuko ditu Udapak Eusko Labeleko patatak. Monalisaren poltsan, adibidez, %50 murriztuko da plastikoaren erabilera, eta agriaren ontzia zelulosazkoa izango da bere osotasunean. Horrela, kooperatibak naturaren babesarekin duen konpromisoa aditzera eman nahi du.

Tokiko ekoizpena sustatzen

Arabako lurraldean patataren ekoizpena sustatzeko asmoarekin, Udapak urteak daramatza Neiker ikerketa zentroarekin batera hainbat proiektutan lanean. Elkarkidetza horren eredu, azken urteetan kooperatibak ikerketa zentroarekin batera sortutako bi patata mota berri dira. Lehenengoa Edurne da, azal fin horia dauka, eta egosteko zein frijitzeko balio duenez, etxean kontsumitzeko paregabea da. Bigarrenak beltza du izena, eta haren azalak zein haragiak purpura kolore bizia duelako nabarmentzen da. Mota hau, gainera, osasunerako onuragarriak diren antioxidatzaile ugari ditu.

Eguberriko kanpainan zehar merkaturatuko ditu Udapak bi patata mota berri hauek plastikorik gabeko ontzietan.

Jateko prest dagoen patata

Patata freskoez gain, egungo kontsumitzaileen beharrak asetzeko asmoz, osasuntsuak eta prestatzeko errazak diren produktuak ere merkaturatzen ditu kooperatibak Udapa Fácil markapean. Patata hauek zurituta, era desberdinetan moztuak, lurrunetan egosirik eta hutsean ontziratuta aurkezten dira, inolako kontserbagarririk edo alergenorik gaineratu gabe. Modu horretan, patata oinarri duten errezetak era azkar, erraz eta gozoan presta daitezke.

450 gramoko paketeak ohiko supermerkatu handietan daude salgai, fruta eta barazkien guneko hotz kameretan.

Laburbilduz, produktu hauei esker, kontsumitzaileak patatak oinarri dituzten errezeta gogokoenak azkarrago eta errazago prestatzen lagunduko diete, plater horien benetako zapore eta testurari uko egin gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.