Euskal Produktuak

Zer da Artzai Gazta?

Gure logotipoan agertzen den kaikua, gure artzainen eta produktuaren esentzia, gure gaztaren esentzia.

Artzai Gazta elkartean artzain gazta naturala eta kalitate handikoa egiten dute, eskuz. ARTZAI GAZTA
2022ko abenduaren 12a
13:32
Entzun

Artzai Gazta zer den definitzea inplizituki dator gure elkartearen logotipoan, konkretuki Artzai Gazta kaikuan. Kaikua baserriko tresna bat da, tradizioz Euskal Herri osoan ardien esnea jezteko erabiltzen zen egurrezko ontzia. Gure kulturarekin eta ingurunearekin oso lotuta dago, Artzai Gazta elkartearen benetako ezaugarriak transmititzen dituena, artisau erara eginiko gazta ekoizten duten 100 artzain inguruz osatua.

Baina kaikua ez da soilik gure elkartearen logotipoa, Artzai Gazta kaikua gure esentzia eta marka ere bada, merkatuan identifikatzen eta bereizten gaituena. Gure artzainen bizimodua egiteko eta ulertzeko modu bat da, jatorriari, milaka urteko tradizioari eta gure lurrari lotua.

Artzai Gaztako bazkide diren artzainek artzaintza eredu estentsiboaren aldeko apustu garbia egin dute, eta, beren ustiategi familiar txikietan, Latxa eta Karrantza bertako arrazako ardien maneiu eta ongizate baldintzak hobetzeko lanean ari dira. Artzaintzaren milaka urteko kulturari leial izanik, gure mendiak zaintzen eta ingurune naturala errespetatzen dituen landa garapen jasangarria lortzen laguntzen dute. Azken batean, gure inguruneko paisaia paregabeaz goza dezagun laguntzen dute.

Naturala eta kalitate handikoa

Era berean, Artzai Gazta elkartean kalitatea hobetzeko konpromiso sendoa dago. Izan ere, ikerketa eta garapen proiektuetan murgilduta egoteaz gain, gure artzainek eskuz egiten dute gazta, milaka urteko tradizioari jarraituz, teknika modernoekin uztartuz, eta egiaztatutako laborategien etengabeko kontrolpean; era honetan ahalik eta segurtasun eta kalitate higieniko sanitario handiena bermatuz.

Beraz, Artzai Gaztako artzainak ekoizpen prozesu osoa kontrolatzen duten profesionalak dira; hasi artaldearen maneiu eta elikaduratik, larre naturaletatik gehienbat, gaztaren eguneroko elaborazioarekin jarraituz eta tokiko salmenta bezala merkaturatzeraino, beti Artzai Gazta kaikuaren logotipoarekin identifikatuta. Idiazabalgo gazta industrialetik bereizteko, etiketako Idiazabalgo banda gorrian Baserrikoa bereizgarria gehituta aurkitzen da.

Hala ere, Benetako Artzai Gazta dela bermatzeko, gure logotipoa agertu behar da beti etiketan, Artzai Gaztako Kaikua.

Aipatutako balio hauek guztiak dira gure artzainak beste ekoizle eta ekoizpen ereduetatik bereizten dituztenak: kontrola, mimoa eta eguneroko ahalegina. Betiere jatorriari, kulturari, lurrari eta ardiari leial izanik. Eta honen guztiaren emaitza: eskuz eginiko produktua, naturala eta berezia, bertakoa eta kalitate handikoa, benetako artzain gazta, eta beti Artzai Gaztako Kaikua markaz identifikatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.