FUTBOLA.

Zazpi taldetako jokalariak ariko dira euskal selekzioarekin

Hemezortzi jokalari daude Txileren aurkako partidako deialdian: Realeko bost, Osasunako lau, Athleticeko hiru, Eibarreko bi, Alaveseko bi, Levanteko bat eta Granadako beste bat. Abenduaren 20an jokatuko dute neurketa, Mendizorrotzan, 19:00etan.

Euskal selekzioko jokalaria, ofizialtasunaren aldeko pankartarekin, iaz Zubietan jokatutako nazioarteko torneoan. PATXI GAZTELUMENDI
Julen Etxeberria.
2022ko abenduaren 16a
12:47
Entzun

Futboleko euskal selekzioak eman du abenduaren 20an Mendizorrotzan Txileren aurka jokatuko duten jokalarien berri. Zazpi taldetako jokalariak ariko dira euskal selekzioarekin: Realeko bost, Osasunako lau, Athleticeko hiru, Eibarreko bi, Alaveseko bi, Levanteko bat eta Granadako beste bat. Juanjo Arregi da hautatzailea. Iñigo Juaristi ordezkatu berri du.

Hau da deialdia, postuz postu: atezainak, Amaia Peña (Athletic) eta Maitane Zalba (Osasuna); atzelariak, Nerea Nevado (Athletic), Ane Etxezarreta, Iraia Iparragirre (Reala), Irati Urruzola (Osasuna) eta Itziar Gastearena (Granada); erdilariak, Leire Baños (Levante), Nerea Eizagirre (Reala), Jone Ibañez, Arene Altonaga (Eibar) eta Maite Zubieta (Athletic); eta aurrelariak, Amaiur Sarriegi, Cecilia Marcos (Reala), Patricia Zugasti, Maitane Vilariño (Osasuna), Marta San Adrian eta Ane Miren Martinez de la Hidalga (Alaves).

Deialdian ez daude Txapeldunen Ligako partidak jokatu behar dituzten euskal jokalariak: Irene Paredes (Bartzelona), Maite Oroz, Nahikari Garcia (Real Madril) eta Damaris Egurrola (Olympique Lyon).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.