Elordi-Zabaleta 22-11 Urrutikoetxea-Albisu

Laugarren partidan ere garaile izan dira Elordi eta Zabaleta

Urrutikoetxea eta Albisu 22-11 hartu dituzte mendean, Irurtzunen, eta sailkapenaren buru dira

Aitor Elordi. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko abenduaren 17a
08:06
Entzun

Ez dute porrota ezagutu Binakako Txapelketan. Elordik eta Zabaletak beren laugarren garaipena eskuratu zuten atzo Irurtzunen, Peio Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka. 22-11 irabazi zieten. 359 pilotakada jo zituzten pilotariek, hiru ordu laurden iraun zuen partida batean. Hamalau tanto egin zituen Elordik; Zabaletak, bost.

Pareko hasi zuten partida, baita Baikoko bikoteak aurretik jartzea lortu ere (3-4 eta 3-5). Dena dela, hortxe amaitu zen Urrutikoetxearen eta Albisuren nagusitasuna, eta aurrea hartu zieten Elordik eta Zabaletak, irabazteraino. Izan ere, partidaren erdira iristerako, sei tantorena zen aldea, eta are gehiago handitu zen tartea.

Emaitza horrekin, ligaxkako lehen postuan jarraitzen dute Elordik eta Zabaletak. Lautik lau partida irabazi dituzte. Urrutikoetxeak eta Albistuk bina partida irabazi eta galdu dituzte; laugarren postuan dira gaur-gaurkoz.

Gaurkoan, Ezkurdia eta Martija eta Peña eta Mariezkurrena arituko dira aurrez aurre, Labriten (17:15, ETB1). Astelehenean, Laso eta Imaz eta Peio Etxeberria eta Rezustaren txanda izango da, Tolosan (16:30).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.