Malaga 25 - 26 Bera Bera

Bera Berak zortzigarren Superkopa irabazi du

Kaskar hasi dute Donostiako jokalariek Malagaren aurkako finala, baina segituen eman diote buelta. Partida ia amaitu arte ez da izan garaile argirik: 30 segundoren faltan gailendu da Bera Bera, Shula Gavilanen gol baten bidez.

Donostiako Bera Bera, txapeldun. BERA BERA
Julen Otaegi Leonet.
2022ko abenduaren 19a
07:54
Entzun

Eta, honekin, zortzigarrena. Espainiako Superkopa irabazi du zortzigarrenez Donostiako Bera Bera taldeak. Malagan jokatu dute finala, Costa del Sol Malagaren aurka, eta 25-26 gailendu dira partida nahiko parekatu batean. Bera Bera, aurretik jokatutako hiru finaletan, esku hutsik itzuli zen Donostiara, baina, laugarrenean, asmatu dute.

Finala kaskar hasi dute gipuzkoarrek (0-3). Hori izan da bi taldeen golen artean izandako errentarik handiena, eta Bera Berak ere eman dio buelta hasierari: azkar parekatu dituzte golak, eta lehia estua mantendu dute lehen zatian zein bigarrenean. Atsedenaldia iritsi baino lehen, aurretik jartzea lortu du (11-13). Amaiera aldean lortu du Bera Berak hiru goleko errenta (22-25). Malagak ere lortu du horiek berdintzea (25-25). Partida ia amaitu arte ez da izan garaile argirik; 30 segundoren faltan, Bera Berako Shula Gavilanek sartu du azken gola (25-26).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.