Ezbeharra
Pertsona bat hil da Barrundian, auto istripu batean
Goizeko hamaikak baino lehen gertatu da ezbeharra. Bi ibilgailuk elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da.

Bi ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Barrundian (Araba), A-3140 errepidean. Ibilgailuetako bat irauli egin da. Lau pertsona zihoazen ibilgailuetan, eta bi lagun zauritu dira, horietako bat oso larri. Handik gutxira zendu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. Goizeko hamaikak baino lehen gertatu da.
Ertzaintza eta anbulantziak bertaratu dira istripua gertatu den tokira. Eta Osakidetzak helikoptero bat mobilizatu du. Hori dela eta, errepidea itxi behar izan dute. Bi noranzkoetan itxita dago oraintxe.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.