Garraioa

Garraio publikoko deskontuen gaineko zenbait gako

Hegoaldean gaur zabaldu dute Renferen abonuak berritzeko aukera. Orain eskuratutakoek urtarrilaren 1etik apirilaren 30ra bitarte iraungo dute.

Donostiako tren geltokia, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA, FOKU
2022ko abenduaren 29a
12:18
Entzun

Urtearen hondarrean izanik, ailegatu da garaia datorrenerako kontuak lotzen hasteko. Garraio publikoak eta haren gaineko kudeaketek korapilo ugari sortu dituzte azken hilabeteotan, Madrilek zehaztutako deskontuak tarteko. Hego Euskal Herriko biztanle askoren zorionerako, Espainiako Gobernuak ebatzi zuen neurriok 2023an ere izanen direla indarrean, eta, hortaz, heldu da abonu horiek eskatzeko garaia. Renfeko zerbitzu batzuei dagokiena gaurtik galdegin daiteke.

Zer neurritakoa da deskontua?

Abonuek irizpide berberak izanen dituzte urtarrilaren 1etik aurrera ere. Renferen aldiriko eta distantzia ertaineko trenen zerbitzua doakoa izanen da. Dena dela, orain arte gisan, 10 euroko bermea ordaindu behar da aldirikoetan, eta 20 eurokoa distantzia ertainekoetan. Gutxieneko bidaia kopuru bat eginda –hamasei–, dirua itzuliko zaio erabiltzaileari.

Zenbatean behin berritu behar da abonua?

Deskontu abonuek lau hilabete irauten dute, urteko hiru lauhileko naturalak oinarri harturik. Hau da, gaurtik eskura daitekeenak urtarrilaren 1etik apirilaren 30 funtzionatuko du. Epe hori iraungita ere deskontua izaten segitu nahi duenak berritu egin beharko du atzera ere, eta, hala, beste bat eskuratuko du, maiatzaren 1etik abuztuaren 30era arte balioko duena. Gauza bera egin beharko da abenduaren 31ra arteko abonu bat nahi izanez gero.

Non eskura daiteke?

Oro har, eskaerak Renferen aplikazioan egin daitezke. Halaber, distantzia ertaineko trenei dagokienez, Renferen webgunean eta ohiko bulego fisikoetan ere izanen da horretarako aukera.

Ikusi gehiago:Christian Kisters, Gea 21, Geko kide eta mugikortasunean aditua: «Prezioak jaiste hutsa ez da nahikoa autoaren erabilera apaltzeko»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.