Memoria

Frankismoan Billy el Niñori emandako dominak kentzeko agindu du Espainiako Gobernuak

Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' polizia ohi eta torturatzaile ezaguna duela bi urte hil zen. Lau domina zituen, eta %50 igo zioten pentsioa. Frankismoak saritutako beste polizia ohiei ere eragingo die Memoria Demokratikoaren Legea baliatuta hartutako neurriak.

Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño', Espainiako Auzitegi Nazionaletik irteten, 2013an. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Julen Aperribai.
2022ko abenduaren 30a
11:12
Entzun

Memoria Demokratikoaren Legea baliatuta, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak agindu du frankismoan ordainsariak eta dominak eman zizkieten poliziei horiek erretiratzeko. Horien artean dago Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño polizia frankista, atxilotuei eginiko torturengatik ezaguna eta duela bi urte hil zena.

Rodolfo Martin Villa ministro frankistak Poliziaren merituaren domina eman zion Gonzalez Pachecori; denera, bere ibilbide profesionalean lau domina jaso zituen; horiei eskeri, pentsioa %50 igo zioten. Orain, kendu egingo dizkiote ordainsariok, behin hilda dagoenean.

Frankismoa amaituta ere Espainiako Poliziari lotuta jarraitu zuen Gonzalez Pachecok, 1981ean Espainiako Polizia Judizialera igaro baitzen. Urtebete geroago utzi zion polizia izateari. Ordutik aurrera, hainbat enpresa pribatutan segurtasun arduradun gisa jardun zuen.

Euskal herritar ugari torturatu zituen. Jose Luis Uriz PSNko parlamentari ohia da horietako bat. Duela zenbait urte, bere testigantza eman zion BERRIAri: «Sarri askotan, galdeketetan, gure atzean jartzen zen, eta kolpe handiak ematen zizkigun garondoan. Edozein unetan, ihes egiten bazion, hantxe lepo hezurra hautsita gera gintezkeen sentipena izaten genuen, eta horrek eragiten zuen zinez larritasun handia». 1969 eta 1970 artean torturatu zuen polizia ohiak, beste hainbat agenterekin batera. Hala ere, ezzituensoilikfrankismoangidatutorturasaioak. Trantsizio garaian ere jarraitu zuen horretan. Mikel Kortak esana du, adibidez, bederatzi egunez torturatu zuela Gonzalez Pachecok, 1978. urtearen amaieran. «Gu 1978ko azaro bukaeranatxilotu gintuzten, konstituzioaren erreferenduma egin baino lehen, eta abenduaren hasieranaskatu gintuzten, erreferenduma ren ondoren», adierazi zion BERRIAri.

Espainiako Barne Ministroak jakinarazi duenez, urritik indarrean den Memoria Demokratikoaren Legearen aplikazioaren eraginez kenduko dituzte erregimen frankistak emandako ordainsariak. Horiek erretiratuko dituzte, azaldu duenez, frogatuta baldin badago polizia horiek, lehenago edo beranduago, horiek jasotzearekin bateragarriak ez diren ekintzak egin zituztela. Efe berri agentziak, iturri polizialak aipatuta, jakinarazi du gutxienez zazpi espediente dituztela identifikatuak; lau Guardia Zibilarenak eta hiru Espainiako Poliziarenak.

Hain justu, joan den astean Billy el Niñoren hamahiru biktimak Espainiako Barne Ministerioari eskatu zioten polizia ohiari emandako sariak kentzeko. Gutun batean, polizia ohia «frankismoaren totalitarismoaren aurka eta askatasunaren alde altxa zirenen torturatzaile ezaguna» izan zela gogorarazi zuten, eta salatu haren ekintzak ez direla bateragarriak «balio demokratikoekin eta giza eskubideekin».

Epaiketarik gabe

Luzaroko eskaria izan da polizia ohiari emandako ordainsariak kentzea, eta baita hura epaitzea ere. Haren kontrako ekinbide judizialak, ordea, Espainiatik kanpo abiatu izan dira, batez ere. 2013an, Maria Servini Argentinako epaileak hura atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, Jesus Muñecas polizia ohiarekin batera. 1971. eta 1975. urteen artean hamahiru pertsona torturatzea leporatzen zion epaileak. Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen Gonzalez Pachecok, Muñecasekin batera, baina auzitegiak estradizio eskaera atzera bota zuen, argudiatuz tortura delitu horiek iraungita zeudela.

2019an, Espainiako epaile batek, Maria Isabel Durantezek, lehenengoz onartu zuen Gonzalez Pachecoren kontrako kereila bat —30 kereilatik gora aurkeztu zituzten haren kontra—. Hala ere, epaitua izan gabe hil zen polizia ohia.

PSOEk eta Unidas Podemosek 2018ko aurrekontu akordioan jaso zuten polizia ohiari dominak kentzeko konpromisoa, baina handik lau urtera iritsi da neurria. Tartean, 2020an, Unidas Podemosek eta PSOEk Gonzalez Pachecoren zerbitzu orria ezagutaraztearen aurka egin zuten Espainiako Kongresuan aurtengo otsailean, EH Bilduren eskaera bat ezetsita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.