FUTBOLA

Alaves eta Osasuna Espainiako Kopatik kanpo geratu dira

Arabarrek azken unean galdu dute Granadan (1-0), eta nafarrek ez dute aukerarik izan Bartzelonaren aurka (0-9). Hala ere, ikusteko dago ea katalanek araudia urratu duten, Geyse Ferreira aurrelaria zelairatuta

Merche Izal Osasunako jokalaria, baloiarekin, gaur, Sadarren. OSASUNA
Julen Etxeberria.
2023ko urtarrilaren 10a
22:33
Entzun

Euskal taldeek gaizki ekin diete Espainiako Kopako final-zortzirenei. Bik jokatu dute gaur, eta biak geratu dira lehiatik kanpo. Alavesek 1-0 galdu du Granadan (Espainia), etxeko taldearen aurka; Osasunak, berriz, ez du aukerarik izan Sadarren, eta 0-9 galdu du Bartzelonaren kontra.

Arabarrak geratu dira lehenbizi bidean. Era krudelean galdu dute, Granadak 85. minutuan sartu baitu partidako gol bakarra. Hori gutxi balitz bezala, Patricia Larque atezainak sartu du gola bere atean, jokaldi nahasi batean.

Arabarrak geratu dira lehenbizi bidean. Era krudelean galdu dute, Granadak 85. minutuan sartu baitu partidako gol bakarra. Hori gutxi balitz bezala, Patricia Larque atezainak sartu du gola bere atean, jokaldi nahasi batean.

Nafarrak, berriz, ezinean aritu dira Bartzelona ahalguztidunaren aurrean. Lehen ordu erdia bete aurretik jada bi gol jaso dituzte, eta, bigarren zatian, beste zazpi jaso dituzte. Hala ere, ikusteko dago zer gertatuko den kanporaketa horretan, Bartzelonak Geyse Ferreira zelairatu baitu, eta aurrelariak zigorra bete behar baitzuen aurreko denboraldian txartel gorria atera baitzioten Kopan jokatu zuen azken partidan. Madril taldean ari zen orduan. Osasunak jada jakinarazi du helegitea jarriko duela.

Bihar, Realak jokatuko du. Atletico Madril hartuko du Zubietan (18:30, Teledeporte). «Ondo gaude, eta ondo prestatu dugu lehia. Garrantzitsua da etxean jokatzea, eta espero dugu zaleek laguntzea; behar ditugu. Oso erakargarria da; Kopa da, eta amaiera arte egon nahi dugu», esan du Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.