Miren Mendizabal zendu da, Mari Domingiren rola egin zuen lehenbiziko pertsona

Mari Domingi pertsonaia Donostian sortu zen, eta, poliki-poliki, Euskal Herri guztira zabaldu zen.

Miren Mendizabal Mari Domingi gisa desfile batean, Donostian. IRUTXULOKO HITZA
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 12a
11:20
Entzun

Irutxuloko Hitza-k zabaldutako informazioaren arabera, Miren Mendizabal zendu zen urtarrilaren 5ean, 88 urte zituela. Berez, Hondarribikoa (Gipuzkoa) zen, baina Donostian bizi izan zen urte luzez. Bera izan zen Mari Domingiren rola egin zuen lehenbiziko pertsona, 1993an. Geroztik, bost edo sei aldiz hartu zuen rol hori.

Haurren artean euskara sustatzea helburu, Antiguako Bagera elkarteko kideek sortu zuten Mari Domingiren pertsonaia, 1990eko hamarkadan. Hortik aurrera, Donostiatik Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu zen ohitura.

Pertsonaia sortu bezain pronto, rol hori beteko zuen emakume baten bila hasi zen elkartea, eta Mendizabalekin egin zuten topo. «Pozez» hartu zuen aukera, eta 1993an Antiguako Bentaberri plazan agertu zen Mari Domingi. Hurrengo urtean, berriz, desfile bat antolatu zuten Eguberri bezperan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.