Albistea entzun

Hizkuntz eskubideak

Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, hizkuntz eskubideen urratzeen kontra «justizia» eskatzeko

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Barakaldoko Udalak ezin diola gutxieneko euskara maila eskatu kultur etxeak kudeatzeko azpikontratatutako enpresari, eta herritarrak kalera atera dira

300 bat pertsona elkartu dira protestan.
300 bat pertsona elkartu dira protestan. ARITZ LOIOLA/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2023ko urtarrilak 14 07:26

Dozenaka pertsonak elkaretaratzea egin zuten atzo Barakaldoko Bide Onera plazan (Bizkaia), Sasiburu euskara elkarteak deituta, Barakaldarron hizkuntza eskubideen alde. Justizia denontzat! lelopean. Duela gutxi, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Barakaldoko Udalak ezin diola gutxieneko euskara maila eskatu kultur etxeak kudeatzeko azpikontratatutako enpresari; ebazpen horrek haserrea sortu du Barakaldon, eta horren ondorio izan da mobilizazioa.

300 lagun inguru elkartu ziren plazan, mobilizazioaren leloak idatzita zituen pankarta baten atzetik. Han izan ziren, besteak beste Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel, Paul Bilbao idazkari nagusi ohia, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanova eta EAJren eta EH Bilduren Barakaldoko zenbait zinegotzi.

Elkarretaratzeak iraun bitartean, Hemen gaude euskararen alde, Euskarari erasorik ez, Eskubideak defendatu, Barakaldon ere euskaraz eta antzeko oihuak egin zituzten han bildutakoek. Bitartean, Sasiburu elkarteko zenbait kidek eskuorriak banatu dituzte plazara hurbiltzen ziren bizilagunen artean. Elkarretaratzean parte hartutakoei ere pinak banatu zizkieten, Zure euskara polita da leloarekin.

Elkarretaratzea amaitutakoan, Sasiburuko kideek agiri bat irakurri zuten. CCOOk jarritako helegitea eta EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena azaldu ondoren, horren balorazioa egin dute: «Barakaldoko 26.000 euskalduni hizkuntza eskubideak urratzen zaizkigu eta ebazpen horrek urraketa hau betikotzea dakar. Are gehiago, honelako injustiziak herri gehiagotan errepikatzen lagun dezake».

Langileen eskubideen alde
Sasiburuk azaldu du «langileen lan eskubideen alde» dagoela, eta «euskara ikasteko baliabide egokiak eta behar dituzten erraztasunak izatea» eskatu du, «beraien jarduera bi hizkuntza ofizialetan egiteko aukera izan dezaten». Ez dute nahi «euskara langileen eskubideak murrizteko aitzakia bezala erabilia izaterik», baina, era berean, argi eskatu dute eskubide horien defentsak ez ditzala «euskara eta euskaldunen eskubideak gutxietsi edo baztertu».

Sasibururen aldarria «argia» da: «Zerbitzu publiko guztietan euskarazko arreta bermatuta izatea eskatzen dugu, legeak ezartzen duen bezala». Horretarako, «hainbeste erabiltzen den adostasuna hitza ekintzetara» eraman behar delakoan daude. Horregatik, «hausnarketa egiteko» eskatu diete eragile guztiei: «Gai honi merezi duen lehentasuna eman eta behar beste baliabide martxan jarri beharko lirateke».

«Gure herrian euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak bermatu behar dira, ez bakarrik komunikatuetan, baizik eta egunerokotasunean», azaldu dute Sasiburuko kideek. «Gora Barakaldo euskalduna!» oihuarekin eta txalo artean amaitu da elkarretaratzea.
Kontseiluaren izenean, Eskisabelek adierazi du «arduratuta» daudela «azken bolada honetako oldarraldi judiziala» dela eta: «Barakaldon gertatu dena ez da basu bakarra. Behin eta berriro ikusten ari gara horrelako epaiak datozela, eta horien bidez epaileek euren esku hartzen dutela hizkuntz politika egiteko ahalmen hori, herritarren gainetik eta herri borondatearen ordezkari diren erakundeen gainetik». Gainera, Eskisabelek esan du ebazpenak «herritar zehatzen eskubideak» urratzen dituela: «Horren inguruan askotan abstraktuan hitz egiten da, baina hemen 26.000 bizilagunen eskubideak daude jokoan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©EUSKO LEGEBILTZARRA

Bildarratzek berretsi du hizkuntza ereduei eutsiko dietela

Irati Urdalleta Lete

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Eusko Legebiltzarrean mintzatu da Hezkuntza Lege proiektuari buruz. Ñabardurak eginda, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk balekotzat jo dute proiektua; EP-IUk eta PPk, ez

Lehengo astean ere jo zuten Etxegarairengana Mauriziakoek. ©GUILLAUME FAUVEAU

Elkartasunak Eraiki sareak Maurizia proiektuaren eredua goraipatu du

Ekhi Erremundegi Beloki

Etxegarairekin bilkura egin dute Mauriziako kideek. Uztailaren 6an aztertuko dute kanporatze prozedura gelditzeko helegitea

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformako kideen agerraldia, atzo, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Euskal eskola publikoaren alde mobilizatuko dira ekainaren 9an

Isabel Jaurena

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak adierazi du Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sistema publikoa «lehenesten»

Artatutako pertsonen %28ak alkoholismo arazoak zituzten. ©BERRIA

Berretsi dute adikzioak eta buru osasuna lotuta daudela «ziklo kaltegarri batean»

Olatz Silva Rodrigo

Erdu programak zaurgarriak diren pertsonak artatzen ditu. 270 pertsonei arreta eskaini zien iaz; horietatik 197 etxerik gabe zeuden

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...