Altuna III.a-Tolosa 22-21 Elordi-Zabaleta

Altuna III.ak eta Tolosak irabazi egin diete Elordiri eta Zabaletari

Elordik eta Zabaletak aurtengo txapelketan galdu duten lehen partida da. Neurketa gogorra jokatu dute.

Altuna III.a pilota bat errematatzen, gaur, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2023ko urtarrilaren 15a
20:16
Entzun

Elordi eta Zabaleta ez dira garaiezinak. Hori erakutsi zuten atzo Altuna III.ak eta Tolosak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, lana gogor eginda (22-21). Neurketa oso lehiatua jokatu dute, oso ondo aritu dira lau pilotariak, eta bosgarren puntua poltsikoratu dute irabazleek. Gaur arte, zazpi partidatik zazpi irabazi dituzte eguneko galtzaileek.

Joan den astean ez bezala, Tolosak hasieratik erakutsi du sendotasuna atzean. Zabaletak eta Elordik nekarazi egin dute atzelaria, baina bikain erantzun du Anoetakoak.

Aurreko koadroetan, ordea, ez du beste partida batzuen distira izan gaurkoak. Lehen tantoetan egindako akats batzuk tarteko, Elordik ez du beste egun batzuetako konfiantzarik erakutsi, eta pilotak motel samarrak izateak ere ez du lagundu. 21-21 zihoazela, Altunak txokoan egindako dejada bikain batek erabaki du irabazlea. Amorruz ospatu du amezketarrak.

Gaurkoa zortzigarren jardunaldiko azken norgehiagoka zen. Aste honetako emaitzekin, estu dago oraindik ere bigarren posturako lehia. Lehen postuan indartsu jarraitzen dute Elordik eta Zabaletak, zazpi punturekin; bost dituzte Peio Etxeberriak eta Rezustak, Lasok eta Imazek, eta Altuna III.ak eta Tolosak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.