Algortako metro geltokian langile bati eraso diotela salatu du Bilboko Metroa enpresako batzordeak

Bilboko Metroa enpresari eskatu diote bere langileen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.

Metroko langileen kontzentrazioa langile baten aurkako erasoaren aurka, artxiboko irudia. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2023ko urtarrilaren 18a
10:42
Entzun

Joan den astelehenean Algortako metro geltokian (Bizkaia) langile bati eraso ziotela salatu du Bilboko Metroa enpresako batzordeak. Adierazi dute ez dutela onartuko horrelako ekintzak «zigorrik gabe» gelditzea, eta enpresari eskatu diote berma ditzala bere langileen segurtasuna eta ongizatea.

Hortaz, Garraio publikoan erasorik ez lelopean, elkarretaratze batera deitu du batzordeak, erasoa izan zen leku berean.

Gisa horretako ekintzak gaitzetsi ditu: «Nazkatuta gaude gure osasunean eragin handia duten eraso fisikoak eta hitzezkoak etengabe jasateaz, eta ostera gerta ez daitezela eskatzen dugu». Izan ere, orain dela hilabete bertze langile bati eraso zioten Basarrateko geltokian (Bilbo).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.