Sansebastianak
Euskaltzaindiak zenbait argibide eman ditu San Sebastian egunari buruz
'San Sebastian eguna' erraten zaio jaiari, eta ez 'Donostia eguna'.

Euskaltzaindiak argi erran du: «Donostian, Azpeitian,Tafallan eta beste herri batzuetan ospatzen den egunari San Sebastian eguna esaten zaio». Izan ere, akademiaren erranetan, maiz ageri dira «Donostia eguna» eta gisako esamoldeak, eta okerrak dira; guztiak Sebastian patroiarengatik egindakoak direlako.
Eguna ez ezik martxa ere patroiaren omenez egiten denez, San Sebastian martxa du izena.
Bertzalde, Euskaltzaindiak gogorarazi du danborrada erraten dela, eta ez tanborrada. Hartan aritzen denak, berriz, danbor jotzaile edo danborrari dutela izena, eta taldearen buruak, danbor nagusi. Horiek erabiltzen duten tresnari upel txikia deritzola dio Euskaltzaindiak.
Haurren danborradari buruz ere jardun da akademia, eta adierazi du antzinako armadaburuen rola betetzen dutenei jeneral erraten zaiela.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.