Euskara

Euskararen alde elkarlanean aritzeko asmoa erakutsi dio Nafarroako Gobernuak Kontseiluari

Ana Ollok Idurre Eskisabeli adierazi dionez, eragileen arteko adostasuna da «hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna».

Kontseiluko ordezkariak eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bilduta. NAFARROAKO GOBERNUA
Olatz Silva Rodrigo.
2023ko urtarrilaren 20a
13:58
Entzun

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendari kudeatzaileak bilera izan dute gaur Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiarekin. Paul Bilbao idazkari nagusi izandakoa ere han egon da. Ollok Eskisabeli esan dionez, Nafarroako Gobernuak elkarlanean aritzeko asmoa du, «euskarak dituen erronkei» erantzuteko. Izan ere, adierazi du eragileen arteko adostasuna dela «hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna». Bat etorri da Eskisabel. Eta Ollok gehitu du erronka bateratu bat dela «herritarren hizkuntza eskubideak» defendatzea.

Euskalgintzaren Kontseiluak 25 urte bete zituen joan den urtean, eta joan den urtean izendatu zuten Eskisabel idazkari nagusi. Bileran, Ollok aukera izan du Kontseiluaren proiektuak hurbiletik ezagutzeko.

«Euskarak Nafarroako gizartearen balioa handitzen du», azpimarratu du Ollok. Eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren lan ildoak azaldu ditu: «Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak adierazten duen bezala, hizkuntzak babestu eta bultzatzeko betebeharra dugu, erakunde gisa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.