Gaztelubide elkarteko danbor nagusiak argazkilari bati eraso zion banderaren igoeran

Gaztelubideko Danbor Nagusi Jose Ramon Mendizabal, bandera igoeraren ekitaldian atzeraka erori zenean. JON XABIER ZABALA, IRUTXULOKO HITZA
Xalba Ramirez, Irutxuloko Hitza
2023ko urtarrilaren 24a
16:19
Entzun

San Sebastian eguneko bandera igoeran ez zen dena festa izan. EITBk emandako irudietan ikusi zen moduan, tentsio une bat izan zen, Gaztelubide elkarteko danbor nagusi Jose Ramon Mendizabal Mendi-k argazkilari bati eraso egin baitzion. Irutxuloko Hitza-ko kolaboratzaile Jon Xabier Zabalak bertatik bertara ikusi zuen zer gertatu zen.

Kontatu duenez, 23:55ean hasi zen tentsioa, «bandera igoera hasi baino minutu gutxi batzuk lehenago». Hamabi bat argazkilari zeuden, baita hiru bideo kamerari ere. Zuzendarien eta ikusleen artean kokatu ziren argazkilariak, eta danborrak eta upelak sartu arte egon ziren bertan.

(jarraitu irakurtzen, Irutxuloko Hitza-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.