Albistea entzun

57 milioi euroren isunak jarri dizkiote Glovori

Espainiako Gizarte Segurantzaren Lan Ikuskaritzak jarri dizkio isunak, autonomo faltsuak enplegatzeagatik eta atzerritarren lan irregularragatik.

Glovo enpresako banatzaile bat, Donostiako Kanpandegi kalean, artxiboko irudi batean.
Glovo enpresako banatzaile bat, Donostiako Kanpandegi kalean, artxiboko irudi batean. Gorka Rubio / FOKU. Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko urtarrilak 24 19:05

Janari eta erosketa banaketako Glovo enpresari beste isun batzuk jarri dizkiote Madrilen, 57 milioi eurorenak oraingoan, SER katearen arabera. Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritzak, lehenik eta behin, 32,9 milioi euroko isuna jarri dio, 7.022 langileri Gizarte Segurantzan alta ez emateagatik. Hori dela eta, langile horien kotizazio falta ere kobratu diote, beste 19 milioi euro. Horri bigarren isuna gehitu behar zaio, atzerritarrak lan baimenik gabe enplegatzeagatik –813 pertsona, zehazki–. 5,2 milioi euroko isuna jarri diote horregatik.

Espainian guztira 205,3 milioi euroren isunak izan ditu Glovok azken urteetan. Glovok adierazi du helegitea jarriko diela azken bi isun proposamen horiei, Efe albiste agentziak jakin duenez. Enpresaren ustez, isunak rider-en legearen aurreko egoerak zigortzen ditu —lege hori 2021eko abuztuan sartu zen indarrean—.

Espainiako Lan Ministerioak ere hitz egin du isun eskaerari buruz, eta adierazi du ez duela baztertu enpresaren aurka bide penala irekitzea. Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak gogorarazi du Zigor Kodeak sei urtera arteko kartzela zigorrak jasotzen dituela langileei kontratazio bidez legez kanpoko lan baldintzak ezartzeagatik.

Galera urteak Glovorentzat

Azken urteetan galera handiak izan ditu Glovo enpresak. 2021ean, esaterako, 496 milioi euro galdu zituen. Hala ere, urte horretako azken egunean Alemaniako Delivery Hero taldeak Glovo erosi zuen, 2.300 milioi euroren truke. Hala ere, handik hilabete gutxira salmentaren zenbatekoa nabarmen apaldu zuten, bai Glovoren galerengatik, baita Delivery Hero enpresaren akzioen jaitsieragatik ere —%64ko galera izan zuten—.

Ikusi gehiago: Glovoren galerak, salmenta eta akzioak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, atzo Bruselan egindako agerraldian ©STEPHANIE LECOCQ  (Efe)

Bruselak estatu laguntzen araudia leunduko du, AEBei eta Txinari aurre egiteko

Jokin Sagarzazu

Energia trantsizioarekin loturiko egitasmoak «bizkortu» nahi ditu Batzordeak. Egun indarrean dauden funtsekin finantzatu nahi ditu laguntza publikoak.

BBVAren egoitza nagusia, Madrilen. ©Emilio Naranjo / Efe

BBVAk inoiz baino diru gehiago irabazi du: 6.420 milioi euro

Iker Aranburu

Mexikok eman dizkio irabazien bi heren. Mozkinen erdia bere akziodunei banatuko die.

Auto elektriko bat kargatzen. ©Javier Lizon / EFE

Europako Batasunean saldutako autoen %12 elektrikoak izan dira 2022an

Iñaut Matauko Rada

Milioi baten langa gainditu du auto elektrikoen salmentak, eta, 2021arekin alderatuta, %28 handitu da elektrikoen matrikulazioa.

Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa, erdian; haren ezkerretara, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusia, eta eskuinetara, Pepe Alvarez UGTkoa. ©ZIPI / EFE

Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata 1.080 eurora igo da

Imanol Magro Eizmendi

Espainiako Gobernuak %8 handitu du, eta 74.500 langileri eragingo die. CCOOrekin eta UGTrekin adosturiko eguneraketa da, eta adituek aholkatu zuten gehienezko igoeratik gertu dago

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.