Albistea entzun

Osasuna 2-1 Sevilla

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Gorritxoek luzapenean irabazi dute, eta 18 urteren ondoren balentria egin dute. Abdek sartu du gol erabakigarria. Festa betea izan da Sadarren.

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara
Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2023ko urtarrilak 26

Gutxienez euskal talde bat izango da bihar Espainiako Kopako finalerdietako zozketan: Osasuna. Gorritxoek 2-1 irabazi diote Sevillari, eta,18 urteren ondoren, finalerdietara iristea lortu dute. 2005 hartan ere Sevilla kanporatu zuten final-laurdenetan. Sufrituta, baina oso merezita, lortu dute nafarrek sailkapena. Izan ere, 94. minutuan sartu du Sevillak banakoa, eta kanporaketa luzapenera joan da. Baina hor Ez Abdek sartu du gola, 100. minutuan. Sadarreko zaleek denbora zeramaten Kopako partida bat ikusi gabe, eta festa betea izan da. Partidan zehar ere, ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte zaleek.

Parekatua izan da neurketa hasiera. Osasuna ahalegindu da jokoaren ekimena izaten. Baina Sevillak ondo eutsi dio, eta pixkanaka nagusitzen joan da, Osasuna atzean sartuz. Minutu horietan hainbat korner atera ditu, eta Rafa Mirrek pare bat erremate egin du. Herrerak ondo geratu ditu. Kosta zaio Osasunari baloia izatea, eta ohiko joko zuzena egitea. Ez da eroso egon. Sevillak estu hartu du presioan, eta baloi luzeen bidez joko zuzena egin dute espainiarrek. Moi Gomezek eta Aimar Orozek apenas ukitzen zuten baloia, eta hori nabaritu egiten dute nafarrek. Taldeak zailtasun horiek zituela ikusita, Moi Gomezek metro batzuk egin ditu atzera, erdiko atzelarietara gerturatu eta baloia ukitzeko. Horri esker iritsi da gorritxoen lehen aukera. 26. minutuan izan da, baina Kike Barjak buruz egindako errematea kanpora joan da.

Handik gutxira iritsi da Sevillaren erantzuna. Beste behin baloi luze batekin. Rafa Mirrek aurre hartu dio Moncayolari, baina errematea gora joan zaio. Lekuz kanpo jokatuta, Sevilla Moncayolaren aldetik min egiten ahalegindu da. Baina Osasuna sendo azaldu da atzean. Erasoan gehiago sortzea falta izan zaio. Hala 0-0 amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatiari ere buruz buruz ekin diote bi taldeek. 53. minutuan ordu arteko abagune argiena eduki du Jagoba Arrasateren taldeak. Ia gol arrastoan errematea egin du Chimy Avilak. Baina bigarren zatian zelairatu den Bonok esku bikain bat atera du, eta gelditu izugarria egin. Dimitrovicek min hartu duelako zelairatu da atezain marokoarra. Estutzen jarraitu du Osasunak, hegaletatik jokatuz eta erdiraketak bilatuz. Ohikoa duten jokotik gertuago ibili dira gorritxoak. Baina 60. eta 70. minutu artean hiru aukera izan ditu Sevilla. 71. minutuan, ordea, Chimy Avilaren gola iritsi da. Unai Garciak buruz egindako pase bat jaso, eta area txikian buelta eman eta gero, gola egin du.

19 minutu falta ziren partida amaitzeko. Saria handia zen, eta arriskua zegoen horri eutsi nahirik gorritxoek atzera egiteko. Baina ez da hala izan. Ekinean jarraitu dute nafarrek. Arrasatek taldeari freskotasun apur bat eman askoz, Budimir eta Brasanac zelairatu ditu. Hain zuzen ere, Budimirrek izan du partida amaitu bitarte egon den aukerarik argiena, korner batean. Baina kroaziarraren errematea gutxigatik joan da kanpora. Baina arauzko denboraren luzapenean iritsi da zaplaztekoa. Susok erdiraketa egin, eta En Nesiryk aurre hartu die Osasunako atzelariei, banakoa egiteko. 94. minutu zen, eta luzapenera bidali du partida. Sailkapena merezi zuten gorritxoek, bigaren zatian nagusi izan baitira Sevillaren aurrean, baina azken akats hori garesti ordaindu dute.

Osasunak burua altxatu beharra zuen luzapenari heltzeko. Eta egin du. Moncayolak pase bikaina eman dio Abderi, Sevillaren bi jokalarien artean zegoen hutsunea aprobetxatuz. Morokoarrak aurrera egin du, eta, gero, atzerako keinu batekin baloia nahi zuen tokian jarri du errematea egiteko. Ez du barkatu 100. minutuan. Zoramena, berriz ere, Sadarren. Hortzak estutzeko unea zen, eta hala egin dute gorritxoek. Izan ere, Sevillak estutu egin du, eta batez ere luzapenaren bigarren zatian pare bat aukera on izan du, argiena Joan Jordanen jaurtiketa gogor bat. Baina Herrera agertu da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako zaleak Anoeta inguruetan. ©A. CANELLADA / FOKU

Donostia are txuri-urdinago

Ainara Arratibel Gascon

Baionaren milaka zale izan dira Anoetan, taldea animatzen. Aurretik giro ederrean ibili dira Donostiako kaleetan, Paueko zaleekin batera egun polit bat igaroz.
Baionako eta Paueko jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo, Anoetan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Anoetan galdu du lehenengoa

Iñaki Berastegi

Baionak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Paueren kontra. Txuri-urdinen hamabostekoan lau euskal jokalari aritu dira. 38.646 zalek bete dituzte harmailak
Take Kubo jaurtiketa bat egiten, aurreko igandean, Elxen aurkako norgehiagokan. ©JUAN HERRERO / EFE

Gereziondoa loretan nola

Jon Ander De la Hoz

Take Kubo izan da orain artean Realean gehien nabarmendu diren jokalarietako bat. Lehen sasoia osatzen ari da japoniarra Donostian, eta eroso ari da: bost gol sartuta, garrantzitsu bilakatu da.
Guillaume Rouet—eskuinetik hasita hirugarrena—Baionak Anoetan azken aldiz jokatu zuenean. Lapurtarrak berriz arituko dira gaur Donostian. ©BAIONA

Anoetan, etxean bezala

Iñaki Berastegi

Baionak Paueren aurkako Top14 ligako partida jokatuko du gaur Anoetan (17:00). Gaurkoarekin, baionarrek bosgarrenez jokatuko dute Donostian etxeko talde gisa: aurreko lau neurketak irabazi ditu. Sarrera guztiak agortuta daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...