Atletico Madril 1-0 Osasuna

Osasunak esku hutsik amaitu du etxean

Pareko ibili ziren Osasuna eta Atletico Madril, baina bisitariak gailendu ziren atzo Sadarren. Gorritxoek gol bat baino gehiago lortzeko okasioak izan zituzten, baina hutsean geratu ziren ahaleginak.

Osasuna eta Atletico Madrilen arteko partida. IñIGO URIZ / FOKU
2023ko urtarrilaren 30a
08:18
Entzun

Hemeretzigarren jardunaldia jokatu zuten atzo gorritxoek Atletico Madrilen kontra, Sadarren. Ongi ari zen Osasuna, orain arte jokatutako azken hiru partidetan gailendu baita. Atzokoan, ordea, 1-0 galdu zuen taldeak Atletico Madrilen aurka; hark eskuratu ditu hiru puntuak. Biak ala biak ibili ziren orekatuta partidan, eta defentsa lan bikaina egin zuten bi taldeek. Lehen zatian aukera izan zuten golik sartzeko, baina 74. minutura arte itxaron behar izan zuten futbolzaleek: Saulek sartu zuen arratsaldeko gol bakarra.

Bigarren zatia hastearekin bat, hain zuzen, gorritxoek sufritu egin zuten, Griezmann gola sartzear izan zen eta. Ondoren, Osasunak izan zuen hainbatetan markagailura lehen gola gehitzeko okasiorik; erremateak eta jaurtiketak, ordea, kanpora. Aurrea hartu zien Atletico Madrilek Saulen golarekin, eta jarraian ere partida erabakita utzi ahal izan zuten: 80. eta 81. minutuetan Griezmann birritan saiatu zen golen bat sartzen. Aitor Fernandezek ez zion utzi aurrelariari baloia atera sartzen.

Horiek horrela, partidaren azken minutuetan emaitza ez zen erabat garbi. Gorritxoak behintzat berdinketa lortzen saiatu ziren. Moncayolak baloia jaurti zuen 92. minutuan, baina Atleticeko Obla atezainak ez zion utzi partida 1-1 amaitzen. Zazpigarren postuan da Osasuna ligan, 28 punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.