Real Madril 0-0 Reala

Puntu batekin itzuli da Reala

Bederatzi jokalari bajan edukirik ere, Real Madrilen erasoei eutsi ahal izan zieten txuri-urdinek atzoko partidan. Bigarren erdian sendo aritu zen Reala, baina berdintuta amaitu zuten.

Realaren eta Real Madrilen arteko partida. RODRIGO JIMENEZ / EFE
2023ko urtarrilaren 30a
10:02
Entzun

Ligako hirugarren postuan zen Reala atzoko partidaren aitzinean, eta bertan mantendu da. Real Madrilen kontra jokatu zuen atzo. Ahalik eta gehien eutsi zioten buruz burukoari, eta hala erakutsi zuen partida amaierako markagailuak: 0-0. Ligako azaroaren 9tik honako jokaldi guztietan gailendu da, baina berdinketa izan da azken partidan. Bederatzi jokalari zituen Realak min hartuta; Imanol Alguacil entrenatzailearen ahotan, egoera «penagarria». Hala eta guztiz ere, txuri-urdinak puntu batekin itzuli dira etxera.

Lehen zatian Real Madril aritu zen nagusitasunez. Makal hasi ziren bi taldeak, baina berehala hartu zuen abiadura madrilgoek. Partidaren lehen erdia amaitzear zela, gola sartzeko aukerak izan zituzten etxekoek. Bigarrenean, berriz, txuri-urdinak sendo aritu ziren. Kontraerasoez baliatu ziren aurkarien atezainarengana heltzeko, baina emaitzarik ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.