Albistea entzun

Fiskalitatea

Cebekek enpresen lehiakortasuna handituko duen zerga erreforma bat eskatu du berriz

Bizkaiko patronala «absentismo» handiaz kezkatuta dago, baina onartu du langileen zahartzeak eragina duela.

Carolina Perez Toledo Cebekeko presidentea eta Fancisco Azpiazu idazkari nagusia.
Carolina Perez Toledo Cebekeko presidentea eta Fancisco Azpiazu idazkari nagusia. Monika Del Valle / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko otsailak 2

Cebek Bizkaiko enpresarien elkartea «pozik» dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga sistemaren erreformari ekingo zaiolako. Patronalaren ustez, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen ondoren izango da, eta enpresen lehiakortasuna hobetuko duten neurriak iradokiko dizkiete erakunde publikoei. «Beti esan dugu fiskalitatea lanabes bikaina dela lehiakortasuna hobetzeko», onartu du Carolina Perez Toledo Cebekeko presidenteak.

Bizkaiko patronalak badaki zer aldaketa nahi dituen: «etxeko lanak eginak ditugu», zehaztu du. Baina oraindik ez ditu argitara atera. Alde horretatik erakundeak «laguntzeko» prest dagoela aurreratu du. Beti agertu izan dira sozietate zerga eta halakoak jaistearen alde. Gizarte politiken eta enpresen lehiakortasunaren arteko oreka bilatu behar dela nabarmendu du, eta horretarako «Ekonomia Ituna baliatu» behar dela. Irabazi handien inguruko zergaz galdetuta, erantzun du hura garatu arte ez duela iritzirik emango.

Ez da, baina, Cebeken ardura bakarra, ezta ere handiena. Urte hasierako inkestaren berri eman du gaur, eta bertan azaldu du bi direla kezka nagusiak: batetik, errentagarritasun jaitsiera, enpresen %48k ezin izan dutelako kostuen gorakada guztia eraman amaierako prezioetara; eta, bestetik, absentismoa: «EAEko maila %9,8 da; Espainian, esaterako %6,7», azaldu du Toledok. Alde horretatik, jakinarazi du gaia jorratzeko foro bat sortuko dela Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren barnean.

Zehaztu beharra dago Cebekentzat «absentismoa» direla, besteak beste, gaixotasun eta gurasotasun baimenak. Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak kritikatu egin du lanera ez joateak gizartean duen «gaitzespen» urria, eta erantsi du horren arrazoiak aztertu beharko liratekeela. Sendagiriak medikuek ematen dituzte, eta Azpiazuk asko neurtu ditu hitzak haiek erantzuletzat jo aurretik: «Ez dugu erantzukizun eske hasi behar». Xehetasunak eskatuta, onartu du langileen batez besteko adina handitzeak eragina duela eta ikerketek diotela industriaren pisua zenbat eta handiagoa izan abstentismoa ere handitu egiten dela.

Inkestari erreparatuta, iazko urtea ona izan zela ondorioztatu daiteke, baina enpresek zuhurtziaz begiratzen diote 2023ari. Bizkaiko enpresen %67ek uste dute aurten langile kopuruari eutsiko diotela, eta %25ek handitu egingo dute. Eskari zorroari dagokionez, enpresen %45ek pandemia aurretik adina eskari dituzte egun, eta %19k gehiago. Aldiz, %28k bakarrik uste dute beren eskari zorroa ahula edo oso ahula dela.

Argazki orokorrago bat eskatuta, Bizkaiko enpresen %51ren iritziz, Bizkaiko ekonomiaren egoera hala moduzkoa da; %4ek uste dute txarra dela, eta %44ek ona. Duela bost hilabete, azken datu hori %34 zen; beraz, baikortasuna handitu egin da. Uste horrek bat egiten du errentagarritasun datuek izan dute bilakaerarekin, inkestaturiko enpresen %35en arabera haien marjinek hobera egin zutelako iazko hiruhilekoan. Sektorekako azterketa eginda, nabarmentzekoa da industria sektoreko enpresen %54ek erantzun dutela iaz errentagarritasun txikiagoa izan zutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nupes ezkerreko koalizioko diputatuak gobernuaren eta haren errtretaren erreformaren aurkako kartelekin, atzo, Frantziako Asanblean. ©TERESA SUAREZ / EFE

Erretreten erreforma onartuta geratu da, Frantziako Gobernuak zentsura mozioa doi-doi gainditu ostean

Iker Aranburu

Erreforma geratzeko azken saioak huts egin du, baina gehiago ahuldu du Frantziako Gobernuaren kapital politikoa.

Credit Suisseren akzioen azken egunetako bilakaera erakusten duen grafikoa, atzo, Zuricheko burtsan. ©E. L. / EFE

Banku zentralek merkatuak lasaitu dituzte elkarri likidezia ziurtatuz

Imanol Magro Eizmendi

Credit Suissek porrot egin ostean adostu dute akordioa, eta banku gehienek kolpea saihestu dute

Burgen Kingek inoizko moto eskari handiena egin zion iaz. ©Nuuk

Nuuk enpresaren kapitalean sartu da Eusko Jaurlaritza

Aitor Biain

Hiru milioi euroko inbertsioa egin du, Ezten arrisku kapitaleko funtsaren bitartez.

Budapesten martxan dauden CAFek egindako tranbiak. ©CAF

CAFek 100 milioi euroko bi kontratu erdietsi ditu Hungarian eta Espainian

Aitor Biain

Budapesterako 31 tranbia egingo ditu, eta sei Sevillako Alcala de Guadairarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.