Albistea entzun

Gasteizko Arana zentroaren lizitazioa onartu du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak erakundeen arteko elkarrizketari «muzin» egin diola adierazi du EAJk.

Gasteizko Arana zentroa.
Gasteizko Arana zentroa. RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko otsailak 2 09:28

Gasteizko Arana klinika zenaren eraikina errefuxiatuentzako zentro handi bat bihurtzeko proiektuaren lizitazioa onartu du Espainiako Gobernuak. Migrazioen Estatu Idazkaritzak 982.010 euroan lizitatu ditu eraikuntza eta lana gauzatzeko proiektuak, eta 14,7 milioi euro inbertituko ditu eraikina berritzeko. Espainiako Gobernuak erakundeen arteko elkarrizketari «muzin» egin diola adierazi du EAJk, sare sozialen bidez. «Aldebakartasunaren eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren alde» egin izana leporatu dio.

Izan ere, liskarra izan dute auzi horren inguruan EAJk eta PSE-EEk. Migrazio arloko eskumenak Espainiako Gobernuarenak dira, eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Justizia, Berdintasun eta Politika Sozialen sailburuak adierazi izan du prentsaren bidez izan zuela proiektuaren berri.

Errefuxiatuentzako zentroa 2024an irekitzea aurreikusi dute asilo eskatzaile, iheslari eta errefuxiatuentzat. Obrak uztailean hasiko dira, eta urtebete iraungo dute. Zentroak 350 pertsona hartzeko tokia izango du, eta 13.000 metro koadro.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bortxa matxistaren kontrako protesta, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gizon batek urruntze agindua urratu eta familiari eraso egin dio

Arantxa Iraola

Emazte ohiarengana ez hurbiltzeko agindua zuen gizonak. Alaba bati labanaz eraso dio, eta beste bi seme-alabek ihes egitea lortu dute

Euskara, oldarraldi judizial baten jomugan

HIZKUNTZA IRIZPIDEEN LANTEGIAN

Arantxa Iraola

Justiziak epai kezkagarriak eman ditu euskararen jakintza ziurtatzeko hizkuntza eskakizunei buruz; Iñigo Urrutiak, Miren Dobaranek eta Idurre Eskisabelek gaiaren inguruan gogoetatu dute solasaldi batean, epai horien ondorioez, eta funtzio publikoa euskalduntzeko landu beharreko ildoez.
Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©PATXI BELTZAIZ

Abisua Baionan: ez dute bigarren etxebizitza gehiago onartuko

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Manifestu bat aurkeztu dute, aldaketarako irizpide zehatzekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren bulegoak. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erakunde «euskaltzalea» euskalduntzen

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gipuzkoako Foru Aldundia aitzindaria izan da herritarrei zerbitzuak euskaraz ematea «bermatzeko» lanean. Orain, euskara lan hizkuntza bihurtzea da erronka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.