'Ez da sagardoa. Zu zara': eraso matxista eta homofoboen aurkako kanpaina aurkeztu dute Hernanin

Txotx garaian bisitari anitz biltzen dira Hernanira, eta gehienetan «ohiko bihurtu diren jarrera onartezin batzuk» izaten direla

Isabel Jaurena.
2023ko otsailaren 9a
13:19
Entzun

«Zoritxarrez, sagardoaren aitzakian, sexu erasoak, eraso arrazistak eta bizilagunen atsedena oztopatzen duten jarrerak izaten dira maiz Hernanin», adierazi zuen Xabier Lertxundi Hernaniko (Gipuzkoa) alkateak joan den asteartean. Ez da sagardoa. Zu zara lelopean kanpaina bat abiatu dute, gisa horietako erasoen eta jarreren inguruan sentsibilizatzeko.

Izan ere, txotx garaia iristen denean, bisitari anitz biltzen dira herrira, eta gehienetan «ohiko bihurtu diren jarrera onartezin batzuk» izaten direla erran zuen Lertxundik. «Ozen esan nahi dugu horiek ez dutela lekurik Hernanin, eta ez daukatela sagardoaren kulturarekin zerikusirik. Hernaniarrok sagardoaren kultura babesten dugula baina jarrera horiek arbuiatzen ditugula adierazteko mezua zabaldu nahi dugu».

Sagardotegi garaia hasten denean, neurri bereziak hartzen ditu udalak. Horietako bat da kanpaina. Ostalariek, adibidez, prestakuntza jaso dute protokolo bat martxan jarri dezaten edozein eraso izanez gero. Horrez gain, Indarkeria Sexistarik Gabeko Gunea izanen da otsailaren 25etik aurrera, Nafar kalean. Erasoen biktimak eta erasoak ikusi eta horien berri eman nahi dutenak artatzeko zerbitzua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.