3.000 euro ordaintzera zigortu dute GKSko kide bat

Zuberoan margoketak egin izana leporatuta epaitu zuten atzo, Paueko auzitegian

GKSren elkarretaratzea Baionako suprefetura aitzinean.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2023ko otsailaren 9a
14:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Ipar Euskal Herriko GKS Gazte Koordinakunde Sozialistako gazte bat 3.000 euroko isuna ordaintzera zigortu du Paueko auzitegiak. Asteartean epaitu zuten, 2021eko udaberrian Zuberoan margoketak egin izana leporatuta. Mauleko jendarmeriak eramandako ikerketa baten ondorioa izan da gaztearen kontrako prozedura judiziala.

Epaitegiak erruduntzat jo du gaztea. 300 euroko isunaz gain, 2.700 euroko kalte ordainak ordaindu beharko ditu. Zigorra salatu eta gastuei aurre egiteko elkartasun kutxa abiatu du GKSk. «Militantzia politikoa galaraztea xede duten zigorren aitzinean, eskubide politikoen defentsan sakontzea dagokigu». Asteartean, elkarretaratzea egin zuten epaiketa salatzeko, Baionako suprefetura aitzinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.