Albistea entzun

Alpinismoa

Neguko lehen igoera ikusgarriak Alpeetan

Hiruko sokada batek Grandes Jorasses mendiaren ipar aurpegiko ‘Directissime’ bidea eskalatu du neguan lehen aldiz, eta Thibault Sibille gidariak Grand Pic de Belledonneko Rebuffat bidea, honek ere neguan aurrenekoz.

Ramon Olasagasti -

2023ko otsailak 21

Azken asteotan jarduera gogor eta ikusgarriak izan dira Alpeetan. Batetik, Charles Dubouloz, Symon Welfringer eta Clos Paulin alpinistek osatutako sokadak Jorasses iparreko ‘Directissime’ bidea (1.200 m, ABO-) eskalatu du neguan aurrenekoz. Lerro hori Patrick Gabarrou eta Hervé Bouvard frantziarrek zabaldu zuten duela ia 40 urte, eta gerozko urteotan ez du inork eskalatu neguan. Dubouloz, Welfringer eta Paulinek, gainera, era askean osatu dute eskalada, horman bost egun eta lau gau igaro ondoren.

Bidearen paperezko krokis ziztrin bat hartuta, otsailaren 9an ekin zioten eskaladari hiru alpinistek. Patrick Gabarrou bidearen aita pontekoak berak lagundu zien hormaren azpiraino, eta hainbat aholku eman zizkien bidearen nondik norakoei buruz. «Izan ere, lerroa ez da argi-argia eta bibakak ere ez zien oso nabarmenak; gehienetan, elur-gune txikiak besterik ez ziren eta haietan eserita hartzen genuen atseden, ezin baitzen etzan», jakinarazi du Duboulozek.

Bost egunen buruan, otsailaren 13an, jo zuten Grandes Jorasses mendiaren Walker erpina. Horman eginiko bost egun horietan, zailtasun handiko tarteak gainditu behar izan zituzten, -24ºC-ko tenperaturekin eta eskularrurik batere gabe eskalatzen.

Grand Pic de Belledonneko ‘Rébuffat’ bidea, 80 urteren buruan

Bestalde, Thibault Sibille mendiko gidariak Grand Pic de Belledonne mendiko ‘Rébuffat’ bidea eskalatu du neguan lehen aldiz. Dauphineko Alpeetan gailur horrek ez du berez altuera handirik (2.997 m), baina edertasuna eta zailtasuna, aldiz, sobera. 1944an, Gaston Rébuffat handiak, 23 urte gorri zituela, bide bat zabaldu zuen mendi hartan Michel Chevalier lagunarekin batera. Ia 80 urte joan dira geroztik, harik eta Alpeetako beste gidari batek neguko lehen igoera osatzea lortu duen arte. Bideak 70º-ko elur-maldak ditu eta 6a+ eta M5+ graduko zailtasunak.

Sibillek hiru egun eta bi bibak egin zituen horman. Haietako bat bereziki zaila, haizearen eta hotzaren eraginez. «Muga-mugako jarduera izan da niretzat: maila emozionalean garunaren deskonexioa erabatekoa izan da, eta, aldi berean, antolaketa eta kontzentrazio aldetik oso zorrotz jokatu beharreko eskalada izan da. Horman bizitakoak betirako gordeta geratuko dira nire memorian», jakinarazi du gidari frantziarrak. Memorian beharko du, telefono mugikorra hormatik behera erori eta ateratako argazki guztiak galdu baititu Sibillek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.
Probako podiuma: Aranburu eta Alonso gipuzkoarak garaile, De Migel eta Labairu nafarrak bigarren, eta Cuesta eta Torres kantabriarrak hirugarren. ©Regil zeharkaldia.

Axier Alonso eta Jon Ander Aranburu garaile Regil zeharkaldian

R. Olasagasti

Euskal Herriko Kopako azken proba ere izan da, eta horretan Aranburu nagusitu da, Ander de Miguelen eta Alonsoren beraren aurretik. Nesketan, nahiz eta Regilen ez parte hartu, Nahia Quincoces, Igone Campos eta Lur Basterretxea izan dira Kopako lehenak.

David Lopez 'Troner' errioxarra 'Illuminati' bidearen lehen luzean. ©IOSU MERINO

Jarduera sutsua izotzean

Ramon Olasagasti

Iosu Merino, Ander Zabalza eta Adrian Legarra euskal herritarrek eta David Lopez 'Troner' errioxarrak izotz bide gogor ugari eskalatu dituzte Dolomitetan, baita bide mistoak ere. Ohi baino izotz gutxiago topatu dute jauzietan, eta gorputza «atseden eske» zutela amaitu dute bidaia.
Mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa

Abian da mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa

Ramon Olasagasti

Bediako (Bizkaia) Kolazino Eguna izango da Kopa osatuko duten zortzi probetan lehena. Egutegian izango dira Kilimon Trail, Manttaleren Berako maratoi erdia eta Azkaingo Skyrhune. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa apirilaren 15ean abiatuko da eta lau proba izango dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...