Albistea entzun

Inauteriak

Osasun publikoa aldarrikatuz hasi dituzte inauteriak Tolosan

Kabi Alai elkarteko kideek bota dute txupinazoa, 12:00etan. Ospitale publiko bat eraikitzeko eta pentsiodunei pentsioak igotzeko eskatu dute.

Ane Insausti Barandiaran -

2023ko otsailak 16

Hainbat aldarrikapenekin eman diete hasiera aurtengo Tolosako (Gipuzkoa) inauteriei. Ohi bezala, eguerdirako jarri dute ordua, Plaza Zaharrean, txupinazorako. Kabi Alai elkarteko kideek hitza hartu dute, udaletxeko balkoitik. Alkatearen eta udal ordezkarien rolean, inauteriei ongietorria emateko pregoia irakurtzen hasi dira: «Kaixo, tolosarrok. Hemen zaudetenok eta falta direnak. Inauteri berri on, denoi!».

Plazatik zetozen oihuek eten dute, ordea, hitzaldia. Hainbat pertsona balkoi azpira gerturatu dira, bi ilaratan, eskailera bana hartuta: «Herriak nahi duena, osasun publikoa!», zioten behin eta berriz. Pentsiodunen aldeko eskaerak ere egin dizkiete udaleko ordezkariei: «Pentsiodun guztientzat 1.070 euro!», esan dute. Eskailera jarri, eta balkoian gora igo dira, udaletxean hainbat pankarta zintzilikatzeko: «Sagardui, iruzurrik ez! Osasun publikoa orain!" eta «SOS Alde Zaharra» zioten. Udalak eskakizun horiek beteko zituela hitzeman ondoren amaitu da haien hitzaldia.

Kabi Alai kuttuna

Aldarrikapenen ondoren piztu da festa. Antxon Elosegi izendatu dute Kabi Alai kuttuna, eta bera arduratu da suziria botatzeaz. Inauterien eta herriaren alde egindako lana eskertu nahi izan diote keinu horrekin. Haren hitzen atzetik ekin diote tolosarrek ospakizunari: «Gora ostegun gizen! Gora Tolosa! Gora inauteriak!» oihukatu baitu. Txaranga doinuak gailendu dira ondoren, eta haren atzetik joan dira tolosarrak, kalez kale.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joseba Sarrionandia <em>Kristalezko begi bat</em>-en pasarte bat irakurtzen, atzo, Bilboko Arriaga antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gorpuztutako literatura

Amaia Igartua Aristondo

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' eleberria irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako XVI. Irakurraldi Jarraituan.
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Kontsultaren eta laborategiaren artean zubiak eraikitzea dagokit»

Iker Tubia

Laguntza eta jakin-mina aipatzen ditu Mendibek neurologiaz hitz egitean, baita pazienteak eta talde lana ere. Esklerosi anizkoitzaren alorrean izan diren aldaketa «sekulakoak» azaldu ditu. Esan duenez, alzheimerra eta AEA dira erronka nagusiak.
 ©EITB

«Primeran plataforman egongo da fikzio euskaratua, ez ETB1en»

Urtzi Urkizu

EITBk irailean aurkeztuko du Primeran plataforma. Iparragirrek iragarri du filmak, telesailak eta dokumentalak izango direla ardatz nagusia —%99 euskarazko audioarekin edo azpidatziekin—.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.