Albistea entzun

Piraguismoa

Ander Elosegi: «Gorputzak esaten dizu uzteko unea dela»

Lagunez inguratuta eskaini du agur prentsaurrekoa, Lehia utzi arren, piraguismoari lotuta jarraitzea gustatuko litzaiokeela berretsi du

Iñigo Uriz agur prentsaurrekoan.
Iñigo Uriz agur prentsaurrekoan. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2023ko otsailak 16

«Erabakia sendoa da. Gorputzak baino gehiago, buruak esaten dizu uzteko unea dela. Ez nuen pentsatzen horrelako ibilbide bat izango nuenik. Bakean eta asebeteta noa». Ander Elosegi piraguistak hitz horiekin esan dio agur goi mailako lehiari. Donostiako Aquariumean egin du, lagunez eta senideez inguratuta. Bertan izan ziren baita ere Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Gorka Iturriaga eta Basque Team Fundazioko koordinatzaile Olatz Legarza.«Jendeak aintzat hartu nauen sentipenarekin noa. Gertutasun eta maitasun hori sumatzen dut. Baina, era berean, nahiago dut pisua kendu eta lasaiago hartu»,

Atzera egin du Elosegik. «Behin, txikitan, izebari esan nion Olinpiar Jokoetara joan nahi nuela. Momentuko txorakeria hori egi bihurtu zen». Ez da, gainera, behin bakarrik egi bihurtu, baizik eta lau aldiz: 2008an Pekinen egon baitzen, 2012an Londresen, 2016an Rio de Janeiron eta 2021ean Tokion. Guztietan sailkatu zen finalerako, baita olinpiar diploma lortu ere. Olinpiar Jokoetan ez ezik, munduko eta Europako txapelketetan ere nabarmendu da. Bi aldiz izan da munduko txapeldunorde: 2019an, zilarrezko domina lortu zuen La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak), banakakoan eta taldekakoan; hamar urte lehenago, brontzezko domina eskuratu zuen toki berean, taldeka. Europako Txapelketan, berriz, bitan igo da podiumaren hirugarren koskara: 2016an brontzezko domina kolkoratu zuen banakakoan, Liptovski Mikulasen (Eslovakia), eta, sei urte geroago, beste horrenbeste egin zuen toki berean taldekakoan.

17 urtez aritu da goi mailan lehiatzen «Lan asko egin dut. Lan egiten ez duenak oso ibilbide motza izaten baitu». Santiagotarrak klubean eman ditu urte guztiak, eta hasierak izan izan ditu gogoan: «Egunero gauza berriak ikasten zenituen, eta dibertigarria zen. Uzteko erabakiaren mugarria iazko Ausburgeko Munduko Txapelketa izan zen. «Tokioko Olinpiar Jokoak prestatzea gogorra izan zen, are gehiago pandemiagatik urtebete atzeratu zirela kontuan hartuta. Behin horiek pasatuta, iaz konturatu nintzen kostatu egiten zitzaidala entrenatzera joatea, eta Munduko Txapelketaren bueltan konturatu nintzen unea zela. Are gehiago gazteak topera ikusten nituenean».

Goi mailako lehia utzi arren, piraguismoari lotuta jarraitzea gustatuko litzaioke. «Azken batean, piraguismoa bizitzeko modu bat izan da niretzat. Hilabete hauetan nahiko aldenduta egon naiz, baina etor daitezkeen proiektuetan laguntzeko prest nago». Euskal Herrian piraguismoak geroa baduela iritzi dio. «Belaunaldi on bat dator, multzo on bat. Haiekin entrenatu izan dudanean sumatu izan dut hori. Osasuntsu dagoela esango nuke».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.