Albistea entzun

Frantzian aurkitu dute Gipuzkoako Aldundiaren tutoretzapean zen haurra

Urtarrilaren 29an eraman zuen Donostian haren amak, bikotekidearen laguntzaz; atxilotu egin dituzte. Onik dago hiru urteko haurra, eta Frantziako gizarte zerbitzuen esku geratu da.

Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua, artxiboko irudi batean.
Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua, artxiboko irudi batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 17 12:57

Frantzian aurkitu dute urtarrilaren 29an Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean zen hiru urteko haurra. Onik dago adingabea, eta Frantziako gizarte zerbitzuen esku utzi dute. Ama eta bikotekidea atxilotu egin dituzte. Urtarrilaren amaieran, adingabea heldu batekin zihoala eraman zuen bere amak, bikotekidearen laguntzaz. Hori baino bi egun lehenago geratu zen aldundiaren tutoretzapean, «babesgabe» zegoela erabaki ostean.

Asteazken honetan, Eider Mendoza aldundiko bozeramaileak esan zuen bazekitela non zen haurra, baina ez zuen horretan gehiago sakondu —kasuaren sumarioa sekretupean da, epailearen aginduz—. Ertzaintzak berehala ekin zion haurra bilatzeari, eta berehala zabaldu zuten ikerketa Schengen eremura; haurraren ama biologikoa eta bikotekidea atzerrira joan zirela uste zuen erakundeak. Aldundiko Gizarte Politiketarako diputatu Maite Peñaren arabera, senideek ez zuten «errorik» Gipuzkoan.

Peñak gaur egin dituen adierazpenen arabera, umea «momentu oro babestuta» egon da. Gipuzkoara bueltatu beharko balu, jada aurkitu dute familia bat adingabea etxean hartzeko prest dagoena.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Nafarroako Unibersitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontuen Ganberak ebatzi duenez, «Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak»

Ion Orzaiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki

Itxaron zerrendei buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak. Ondorioztatu du %29 handitu zirela 2018 eta 2022 bitartean.

Abuztuan izandako beroaldiaren irudi bat, Bilbon. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

'El Niño', eta tenperaturak goia jo duen urtea

Iñaki Petxarroman

Munduko Meteorologia Erakundeak uztailean eman zuen hasitzat 'El Niño' fenomenoa. Jatorria Ozeano Barean du, baina eragin ohi duen tenperatura igoerak mundu osoa astindu du, inoizko udarik beroena izan baita. Alabaina, neguan izan ohi du indar handiena, eta uste dute 2024an nabarituko direla horren ondorioak.

 ©JAZKI FONTANEDA / FOKU

«Klima krisiari 'El Niño' gehituta, hurrengo urteak oso-oso beroak izango dira»

Nagore Arin - Iñaki Petxarroman

'El Niño' fenomenoak Euskal Herrian dituen ondorioak ikertu ditu, besteak beste, Tecnaliako ikertzaile eta Euskalmeteko meteorologoak.

EH Bilduko Ikoitz Arrese, artxioko irudi batean. ©Raul Bogajo / Foku

Hezkuntza Akordioarekin «leial» jokatuko duela iragarri du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Gainerako alderdiei «zorroztasuna» eskatu die asteartean irekiko den eztabaida fasean «lege on bat» erdietsi ahal izateko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.