Atletico Madril 1-0 Athletic

Athleticek galdu egin du Atletico Madrilen zelaian

Griezmannek sartu du partidako gol bakarra, 72. minutuan. Neurketaren aurretik, Atleticok omenaldia egin dio Athletici.

Griezmann, gola egiteko baliatu duen jaurtiketa egiten. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
2023ko otsailaren 19a
20:53
Entzun

Athletic saririk gabe itzuliko da Madrildik. Klub zuri-gorriaren 125. urteurrena dela eta, partidaren aurretik omenaldi ederra egin dio Atleticok, eta, besteak beste, Euskal Herriko taldea izan da gaur zuri-gorriz jokatu duena. Lehia hasitakoan, ordea, amaitu dira laudorioak. Neurketari ondo ekin dio Athleticek, baina bigarren zatian Griezmannek sartutako golak erabaki du partida.

Lehenengoan nor baino nor aritu dira bi taldeak. Atsedenaldiaren ostean, ordea, gehiago izan dira etxekoak, eta horrela heldu da gola, 72. minutuan. Athleticek ez zuen asmatzen baloiarekin aurrera egiten, eta atzean sarrarazi du Atleticok.

Sailkapen nagusian zazpigarren daude oraindik zuri-gorriak, 32 punturekin.

Atletico Madril: Oblak; Nahuel Molina, Gimenez, Mario Hermoso, Reinildo; De Paul (Rivas, 58'), Koke, Marcos Llorente, Carrasco (Depay, 71'); Correa (Morata, 58') eta Griezmann (Saul, 92').

Athletic: Julen Agirrezabala; De Marcos, Vivian, Yeray (Paredes, 83'), Yuri; Dani Garcia (Zarraga, 68'), Vesga, Sancet (Raul Garcia, 83'); Nico Williams (Berenguer, 83'), Muniain (Guruzeta, 67') eta Williams.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.